Euskerea berbagai  III. urtea // 54. zenbakia

Euskal Herria mugarik barik


Azkenean, hainbesteko zaletasun eta gogo artean, Euskal Astea sortzeko ideia be euki eban baten batek. Zortzi egun euskeraz bizitzeko, euskerea ezagutzeko eta Euskal Herria Montrealera hurreratzeko. Michel Usereauk eta Charles Martinek euskal musikeari buruzko berbaldia emon eben; Richard Bourhisek 2001eko inkesta soziolinguistikoa aztertu eban; Daniel Turp, Zuzenbideko irakasle eta Parti Québécoiseko diputadu eta kanpo hartu-emonetarako arduradunak Euskal Herriaren eta Quebecen arteko hartu-emonez eta antzekotasunez berba egin eban. Esan beharra dago horreez ganera, ezinbestekoa izan dala bi urteetan kanpoko ikasle euskaldunen laguntzinoa. Horreen artean Haritz Mazizior eta Maitane Aristi aitatuko neukez, irakasle, dantzari zein antolatzaile lanetan ibili diranak. Era berean, Xabier Harlouchet be ez dot ahaztu gura, gauza danen koordinazinorako Ameriketan egon ahal zan euskal enbaxadorerik onena.

Ganerako komunidadeek legez, euskal komunidadeak gero eta indartsuagoa emoten dau etxetik kanpo. Diasporak gero eta zutabe gehiagoko aterpea osotzen du mundu zabalean eta euskaldunok gero eta ikurrina gehiago ikusteko aukerea daukagu etxeko ataria pasau eta segiduan. Ikurrinea bera be oraindino gehiago gorrituko zan aberri egunez zenbat ispilu euki ebazan jakingo baleu. Montrealen ez zan ikurrinarik faltau; New Yorken be ez zan kolore zuri-gorri-berdedunik gitxi egon. Euskal Herriak, emoten ez dauan arren, gero eta muga gitxiago daukaz leku batzuetan. Etxean otso asko, kalean usoak beste.

Aitatutako danari, Montrealeko unibersidadera hurreratu ziran persona guztiei eta euren euskal nortasuna jagon eta zabaldu gura dabenei esker, ziur egon geintekez hurrengo urtean be Euskal Astea 2005aren barri izango dogula, Euskal Herriaren mugarriak abiapuntu bihurtu artean.

Xabier Paia

Zenbat aldiz itaundu ete deutsodan neure buruari txikitan Euskal Herria zenbat probintziak osotzen eben! “Zazpi Euskal Herriak” esaten eban kantua ikasi nebanetik ikastolan, pentsetan neban argi neukala gure aberria non hasi eta non amaitzen zan. Azken urteetan, ostera, zalantzak daukadaz probintzia kopuruagaz eta gure herriaren mugakaz.

Probintzia kontuaz ez dot berbarik egin gura Zapaterok lau urteko doako alokairua lortu dauan astearen ostean. Bai, ostera, gure herriaren mugez. Izan be, Euskal Herria Pirinioetan hasi leitekeela badakit, baina dudatan nabil Montrealen edo Pirinioen beste aldean amaitzen dan.

Hile honen hasikeran euskerearen eta Euskal Herriaren omenezko astea antolatu eben Montrealeko euskaldun eta euskalzaleek: “La Semaine Basque 2004-Euskal Astea 2004”. Ez zan lehenengo aldia holako jarduerarik antolatzen ebena, izan be, bigarren edizinoa izan baita urte honetakoa. Igaz be beste horrenbeste egin eban Euskaldunak alkarteak, eta neuk bertan egon izan banintz legez kontau neike, hantxe ibili nintzalako bertsotan, dantzan eta txistuagaz ahal zanean laguntzen. Euskaldunak alkartea ez da euskal etxeen zerrendan agiri, diasporan gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari bada be. Alkartea Euskal Herritik (batez be iparraldetik) joandako euskal abenturazale talde batek sortu eban, euren arbaso eta sustraiakaz etendako katebegia barriro topetako asmoagaz. Hasikeran bihotzaren txokorik galduenean gordetako euskerea berpiztu besterik ez eben egiten, inondik ataratako euskal testuren bat leiduz, alkarren barri emonaz, edo besterik barik egungo kontuez berba eginez euren ama hizkuntza bidez.

Gauzek onera egin eben, handik gitxira bi jazoera garrantzitsu egon ziralako Quebeceko uririk handienaren euskaldunen alkartean: alde batetik, jatorri quebectarreko euskaldunen sorrerea ailegau zan, bi quebectar euskerea ikasten hasi ziranean: Michel Usereau, frantses filologia ikaslea zan, klase batean euskerearen ganeko jakin-mina izan eta metodo autodidakta eta Euskal Herrirako bidaia bidez, Etxepareren hizkuntza ikasi ebana; Nicole Lefebvre, antropologoa da, euskereari buruzko doktoretza tesia egiteko hamar hilabetez Amezketara joandako emakumea, Euskal Herriko mendi gainetan “artzain-andrea” deitzen ebena. Beste aldetik, euskera talde bi sortu ziran, maila desbardinetako euskaldunak biltzeko. Euskaldunak alkarteko egoitzan biltzen dira oraindino be, barikuro: lehenengo ordua alkarregaz pasetan dabe, Euskal Herriko edozein gairi buruzko berbaldiren bat entzuten frantsesez. Bertsolaritzeari buruzko ipuintxu bat bota eutsen baten bat be egon zan.