Zinea  III. urtea // 54. zenbakia

Nicotina


Ez da aparteko filma. Komediari jagokozan osogaiak hartuta be, atal honetan be ez da lar argia. Scorsese eta Quentin Tarantinoren moduko zinegile ezagunei hartutako maileguek, ganera, ez deutsie laguntzen. Martin Salinasen gidoiak buztartu dauzan egoerak atseginak, desatseginak eta batzuetan, barregarriak be izaten dira, beste barik. Edozelan be, “Nicotina” lasaitasun handiz ikusi daiteken pelikula bat da. Hugo Rodriguez-en bigarren film luze hau igesbiderako zine aproposa da.

Merituen ganean berba egiten hasten bagara, Mexikoko zinearen urregorrizko mutila, Diego Luna, aitatu behar da. Andrazkoen artean daukan ospeak gora egin dauan arren, kasu honetan, jaseko gizon ederraren rolaren ordez, ukutu komikoak daukazan paper bati oratu behar izan deutso eta nahiko ondo egin dauala esan behar da.

Hugo Rodriguez-en pelikula hau, nire gustorako, erraiak lar miresten dauzan komedia baltza da; filmean dan-dana mobiduten da zuztar klasikoa daukien txarto ulertze, nahaste eta hanka-sartze batzuen loturearen ondorioz. Eta horren erdian, Mexikoko gaur egungo paisajearen ganeko ezaugarri batzuk agertuko dira: pobrezia, ustelkeria eta zigarroak. Zigarro asko be asko. Gogoratu zaiteze: erreteak hil leike. Nahiz eta birikako bizienaren errua izan ez.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Hugo Rodriguez.
- Herrialdeak: Mexiko, Argentina eta Espainia.
- Iraupena: 93 minutu.
- Antzezleak: Diego Luna (Lolo), Lucas Crespi (Nene), Jesus Ochoa (Tomson), Daniel Gimenez Cacho (Beto), Carmen Madrid (Clara), Rosa Maria Bianchi (Carmen), Rafael Inclan (Goyo), Marta Belaustegui (Andrea), Jose Maria Yazpik (Joaquin), Norman Sotolongo (Svóboda)...
- Gidoia: Martin Salinas.