Pirateoak 150 miloe pezetako galbidea eragin deutse diskografikei
Zinea
Azken buruan, zinearen arloan, iparamerikar produkzino edo filmeen nagusitasuna da deigarriena. Bitxikeria legez, 2003an, 'Eraztunen Jauna: Erregearen itzulerea' filma izan zan ikusle gehien erakarri ebana. Dana dala, zine aretoetara joateko jokerea indarra galtzen doala ikusi da eta % 6 sarrera gitxiago saldu zirala.
Bon
Musikearen arloa
SGAE, egile eta argitaratzaileen alkarteak igazko balantzea egin dau oraintsu eta datu esanguratsuena horixe da: 2003an industria diskografikoak 150 miloe galdu ebazala disko piraten ugalketeagaitik. Datuakaz jarraituz, igaz diskoen salmentan beherakada handia egon zan aurreko urteagaz konparauta: 2003an 64 miloe disko saldu ziran eta 2002an, barriz 71 miloe; SGAEko presidentea dan Eduardo Bautistak adierazo dauenez, galbide hori pirateriak eragin dau argi eta garbi.
Igaz saldutako 64 miloe disko horreetatik erdiak baino gehiago, % 55 hain zuzen be espainiar artistenak izan ziran, besteak beste, Alejandro Sanz eta La Oreja de Van Gogh taldearenak.
Egile eta argitaratzaileen alkarteak gogor salatu dau top mantaren jarduna, izan be, igaz 17 miloe disko saldu ziran kalean legez kanpo eta horrek kalte handia egin dauelako.
Igazko balantzean beste kontu bat be azpimarratu behar da, Internetetik egiten diran musika eta diskoen deskargak hain zuzen, honeek be nabarmen gehitu diralako; SGAEren esanetan, Saretik musikea 'bajatzea' legez kanpokoa dan arren, 200 miloe deskarga izan ziran.
Kontuak kontu, pirateoaren ondoriozko galerak bardintzeko edo zeozelan orekatzeko Bautista jn.ak autortu dau musika kontzertuetara joateko jokerea indartu egin dala, aurreko urtean baino askosaz kontzertu gehiago egin zirala eta sano positiboa dala hori, disko gitxiago saltzen dala onartu arren, musikeagazko interesa ez dalako gitxitu.