Zinea  III. urtea // 53. zenbakia

Zatôichi


Zatôichi Japoniako dramearen heriorik sonatuenetariko bat da. Japoniar guztiek dakie nor dan Zatôichi. Eta zuzendaria mito horretaz aprobetxau da “manga” komikien estetikearen bidetik doan film hau errodetako.

Oraindino Tarantinoren “Kill Bill” filma ikusi ez badozue, gomendio bat egin gura deutsuet: lehenago ikusi eizue pelikula hau eta benetan ulertu ahal izango dozue Tarantinok nondik atara dauan azken pelikuleari emoten deutson ukutu berezia; areago, samuraien tabernan izandako eszena guztiak Zatôichi-n agiri dan taberna zuloko giroari egindako keinu argia dira, parodia hutsa, hatan be.

Film hau, osterantzean, bikoiztasun sinple baten oinarritzen da: onak eta txarrak. Era berean, mangetan hain ohikoak diran irudi inozente baina odoltsuen txundigarritasunari eutsi deutsie. Ganera, Sortaldetik datozen filmik gehienakaz jazoten dan modura, irakaspen edo ondorio bat erakutsi gura deuskue akabukeran. Eta horri gehitzen badeutsagu, guri Japoniako filmetan erabilten dan lengoaia normalean oso bitxia egin jakula, benetan dinotsuet denpora-pasa ezin hobea izango dala. Tarantinorena baino askoz be benetakoagoa.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Takeshi Kitano
- Herrialdea: Japonia.
- Iraupena: 116 minutu.
- Antzezleak: Beat Takeshi (Zatôichi), Tadanobu Asano (Hattori), Michiyo Oguso (Oume), Yui Natsukawa (Hattori-ren emaztea), Guadalcanal Taka (Shinkichi), Daigoro Tachibana (Osei), Yuko Daike (Okinu), Ittoku Kishibe (Ginzo), Saburo Ishikura (Ogi), Akira Emoto (tabernaria).
- Gidoia: Takeshi Kitano; Kan Shimozawa-ren kontakizunean oinarritua.