Udabarri gaztea
Erramu egunez, barriz, Erandioko Berbots euskera taldeak Kanpomartxo jaiaren 14. edizinoa antolatu eban. Dantza alardearen ostean, bertso-saioa iragarrita egoan Lutxana auzoko eszenatokian: kantuan Irazu, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta oraindino tekleei gehiago sakatu behar deutseen honek. Saioa librean izan zan batez be, Altzaga ikastolako bertso-eskolako umeek bertso batzuk kantau ostean. Hala eta guztiz be, gai pare bat be toka jakezan bertsolariei. Lehenengoa umeek eurek jarri eben, eta bigarrena Berbots taldeko neska batek pentsau eban.
Jai polita da erandioztarrek urtero-urtero euren udalerriko auzo desbardin batean antolatzen dabena. Uzena berez “Kanpora Martxo” berbatatik dator, udabarriari ongi etorria emoteko jaia baita urtero apirilaren lehenengo edo martiaren azken domekan preparetan dabena.
Ondo justifikauta dago, beraz, udabarria gazteona dala esatea. Aurreko batean be esan gendun sariketa aroa zana udabarria; Nafarroako Txapelketea amaituta badago be, oraindino ez jakuz sariketak falta, ezta eskualde edo lurralde batzuetako txapelketak be: alde batetik, maiatzean hasiko dira Bizkaiko eskualdeetako txapelketak. Bestetik, Arabako Txapelketearen finala Aste Santuko oporren bueltan izango da. Beraz, ondo ibili oporretan, bueltautakoan bertsotarako aukera ugari eukiko dogulako.
Ondo pasa, baina pasa barik!
Xabier Paia
Ezin neutson beste izenbururik imini artikuluari bizi izandako apirileko lehen asteburuaren ostean. Izan be, zapatuz sekulako jai giroa egon zan Aulestiko herri osoan zehar, kaleak fardel bete bertsoko umeakaz bete zirala. Domeka egunez, ostera, Kanpomartxo eguna izan zan Erandioko Lutxana auzoan, eta han be okasino ederra euki gendun bertsoren bat edo beste entzuteko.
Aurreko astean iragarri gendun legez, apirilaren 3a data berezia izan zan Bizkaiko bertsofilo danantzat, egun horretan egin zalako Bizkaiko bertsozale gazteen lehenengo eguna. Arrazoiak eta kontuak asko ziran holako ekimen bat aurrera atarateko, baina garrantzitsuena Bizkaiko bertsolarien arteko lotura tarte bat sortzea zan. Eta hori behintzat lortu zan.
Ehun lagun inguru izango ziran Aulestiko frontoian preparautako bazkarira agertu ziran bertsozale eta bertsolariak; gehienak poteotik etozen, goizeko hamaiketan herriko tabernatatik alde batetik bestera ibili ostean; aro ederragaz, bertsoakaz batera ez zan faltau izan ez dantzarik ez inprobisau bako kanturik.
Bazkaldu ostean, mahai inguruan jarritako danak bertso gosez egozan, eta beste horrenbeste bertsoak bota guran. Ondorioz, Asier Ibaibarriagak eta tekleetan ari dan honek gidatutako saioan, esan geinke bertara hurreratutako bertsolari danek kantau ebela: hasteko zortzi bertsolarik urten eben agurra kantetan eta hortik aurrera danetarik egon zan. Batzuek koplatan egin eben, beste batzuentzako bederatzi oinak preparau genduzan... eta akaburako aurkezle batek be kantuan urten behar izan eban.
Jarraian, arrastiko zortzietan, Bizkaiko azpeitiar, lesakar eta algortar banak antolatutako saioa egon zan Aulestiko taberna guztietan zehar. Izan be, iragarrita egoan Nafarroako txapelduna dan Xabier Silveirak, Azpeitiko Jokin Urangak eta Algortako Fredi Paiak dagoeneko hainbat herritan zabaldu daben showa. Eta hainbeste bertsolariren artean normala dan legez, akaburako hurreratutako bertsolari asko animau zan aitatutako hiru bertsolariei kontra egitera. Esan beharra dago saio alternatiboa be egon zala tabernatatik kanpo, bertsoa botateko gogoari eutsi ezinik bertsotan hasitako hainbat eta hainbat bertsolari gazte hasi ziralako alkarri kristorenak eta bi esaten.
Eta zelan ez, euskal tradizinoari lekurik ez kentzeko, ondoren bi talde euki genduzan dantzan egiteko. Hasteko “Oliba Gorriak” taldea euki gendun, aperitibo gustagarria izan zana frontoiko durrunda kantu ezagunez beteteko. Eta gero Etxabe anaiak etorri ziran, sekula euskaldun izateko azterketarik egiten bada jakin beharreko kantu horreek guztiak ekartera. Hortik aurrera pasau eta bizitakoak “esatekuak ez di(r)a”.