Jan-edanak  III. urtea // 53. zenbakia

Eiswein-ak edo izotz-ardaoak


Ardao honeek egiteko gehienbat Scheurebe, Rieslaner eta Riesling bariedadeak erabilten dabez. Baina mahatsa mahastian ixteak bere arriskua dauka, udagoieneko euriteak handiak badira mahatsa usteldu eta alperrik galdu daiteke eta. Horregaitik, Eiswein-ak ez dira urtero produzitzen.

Ardao mueta honeek, beti mahatsa osasuntsu badago, azukereaz gan, azido kantidade handia daukie eta aromatikoak eta gusto handikoak izaten dira.

Kontuak kontu, ardao klase honen dkarren beharra, produzidutako kantidade txikia eta daukan arriskua ikusita, botila txikietan merkaturatzen dan ardao horrek zelako prezioa eukiko dauan imajinau zeinkie, eta urtea ona bada, gitxi batzuk bakarrik eukiko dabe aparteko ardao horreek edateko suertea.

Baina enologian be, ganerako arloetan moduan, teknika aurrera doa, eta bai Ameriketako Estatu Batuetan eta baita Australian be, hasi dira era honetako ardaoak egiten. Hori bai: ez deutse neguko berezko hotzari itxaroten, baizik eta hozkailu berezi batzuetan sartzen dabe mahatsa. Holan hasi dira Eiswein motako ardaoak merkaturatzen. Ardo honeek Eiswein-ak baino askozaz be merkeagoak izaten dira eta izotz ardao moduan bakarrik komerzializau daitekez, Eiswein izena Alemaniarrek patentauta daukie eta.

Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra

Imajinetan dozue mahats-ale izoztuekaz ardaoa egitea? Ba bai, Alemanian badago ardo klasifikazino bat mahats-ale izoztuakaz egiten dana. Bueno, hobeto esanda, lehen Alemanian bakarrik egiten eben, baina azken urte honeetan konpetentziak nabarmen egin dau gora eta Kanadan be egiten dabez antzeko ardaoak; eta esan beharra dago Kanadakoak oso ondo dagozala.

Produkzino honen oinarria mahatsa biltzerakoan nahiz prensara sartzean berau izoztuta egotea da. Holan, mahatsak daukan ur kristalizaua prensan geratuko da, eta muztio kontzentraua astiro-astiro jausiko da; geroago muztio horregaz ardao gozoa egingo dogu. Baina ardao gozo hau ez jaku hain gozoa otuko, azukera kopuru altuaz gan azido asko daukazalako. Azido honeek gozotasun gustoak orekatuko ditu eta holan ez gara segiduan beteko.

Ardao mueta honeek egiteko, mahatsak –8º eta –12º graduko tenperaturan egon behar dau. Mahastizainak mahats-aleak mahastian itxi behar ditu batu barik eta neguko lehen izozteak datozenean, prest egon beharko dau mahatsaren bilketea egiteko. Bilketa hori gauez egin behar da, hotz handiagoa egiten daualako, mahats-biltzaileak linternearen laguntzinoagaz hasten dira eta egia esan oso gogorra izaten da tenperatura baju horreetan behar egitea.