Musikea  III. urtea // 53. zenbakia

Udabarriko musika jaialdiak


Getxon segiduz eta uda sasoian bete-betean sartuta, gogoratu besterik ez bada, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra bitartean izango dala Getxoko XXVIII. Jazz Jaialdia.

Holako jaialdietara joatea esperientzia ederra da, ez bakarrik parte hartzaileen kalidadeagaitik, baita sortzen dan giroa berezia eta beroa izaten dalako be. Aukerak ugari dozuez eta, esandako moduan, aukeraketea ondo egitea komeni da norberaren gustoak kontuan hartuta. Gozau musikeagaz!

Gotzon Uribe

Udabarria hasi eta musika jaialdien aroa indarra hartzen doa geldiro-geldiro. Itsasondoko Gazte Topagunean be sekulako kontzertuak izan ziran oraintsu baina oraingo honetan gure mugetatik kanpoko eskaintzearen barri emongo deutsuegu.

PRIMAVERA SOUND 2004

Bartzelonan kokatutako ekitaldi guztiz uritarra. Poble Espanyol-en egiten dan jaialdia, garbia, uritarra edo kaletarra eta kalidade handiko artisten parte hartzeagaz. Europako hainbat lekutatik hurreratzen da jentea eta peninsulan izaten diran musika jaialdien artean kosmopolitena dala esan geinke. Kontzertu ederrakaz gozau eta bide batez Bartzelona bisitetako plan ederra. Dana preparetako badozue astia, izan be, maiatzaren 27, 28 eta 29an izango da. Aurtengo Primavera Sound jaialdiko programan ondoko izenak nabarmenduko neukez:

PIXIES, PRIMAL SCREAM, PJ HARVEY, WILCO, ATOM RHUMBA, EDISON WOODS, DAYNA KURTZ, LUKE SLATER, COLDER, CHUCHO, CHICKS ON SPEED, DOMINIQUE A, FRANZ FERDINAND,…

FESTIMAD 2004

Madrilen egiten dan jaialdi erraldoia. Estaduan lehenengoetarikoa izan zan. Beteranoenetakoa da eta hainbat urte daroez jaialdia sustatzen eta urterik urte antolakuntzea eta egitaraua hobetzen. Pena handia da Primavera Sound jaialdia egiten dan egunetan suertetea eta, beraz, ondo aukeratu behar izaten da norberaren gustoen arabera. Festimad maiatzaren 28an eta 29an izango da eta parte hartuko daben taldeen artean ondokoak azpimarratuko neukez:

PATTI SMITH, PIXIES, KORN, THE RASMUS, ATOM RHUMBA, BEN HARPER, JET, THE INTERNATIONAL NOISE CONSPIRANCY,…

ROCK IN RIO. LISBOA

Europako jaialdi erraldoienetarikoa, munduan zeharreko izar eta talde handien parte hartzeagaz. Maiatzaren 25etik bagilaren 6ra bitartean izango da eta duda barik milaka eta milaka lagunen topaleku bihurtuko da Portugaleko uriburua, Lisboa. Programan topau doguzan izen batzuk, hona hemen:

METALLICA, INCUBUS, SEPULTURA, SLIPKNOT, BEN HARPER, PETER GABRIEL, GILBERTO GIL, EVANESCENCE, BRITNEY SPEARS, BLACK EYED PEAS, STING, ALICIA KEYS, ALEJANDRO SANZ, JEFF MILLS, CARL COX,…

SONAR JAIALDIA

Bartzelonan egiten da bagilaren 17, 18 eta 19an eta mundu mailan izen handiko jaialdia da Sonar, musika elektronikoaren jaialdia. Urtero nazinoarteko artista eta talderik garrantzitsuenak eta interesgarrienak batzen dira bertan:

DANI SICILIANO, GANG STARR, MASSIVE ATTACK, RICHIE HAWTIN VS. RICARDO VILLALOBOS, SO SOLID CREW, 2 MANY DJ’S, DAVE CLARKE, DJ HELL, JEFF MILLS, KID KOALA, MATTHEW HERBERT,

GETXOKO BLUES JAIALDIA

Aurtengo bagilaren 11 eta 13 bitartean urtero legez blues jaialdia izango da Getxon, Algortako Portu Zaharrean hain zuzen be, ingurualde zoragarrian. Ganera, ez ahaztu kontzertuak doban izango dirala. Hau be jaialdi beteranoa, izan be, aurten hamaseigarren edizinoa beteko dau. Programan hona hemen parte hartzaile batzuen izenak:

VICTOR ANEIROS BAND, ERIC SARDINAS, BOBBY RUSH & HIS BIG BLUES BAND eta DEBORAH COLEMAN BAND.