Jan-edanak  III. urtea // 53. zenbakia

Elikagai Funtzional batzuk (II)


Gure inguruan salgai dagozan Elikagai Funtzionalak

Esnea

·Kaltzio, Bitamina A eta D bitamineagaz aberastutako esneek gure hazurrak egoera onean mantentzen laguntzen deuskue, batez be, edadeko personei eta menopausia ostean dagozan andrazkoei.

·Omega-3 koipeakaz aberastutako esne gaingabetu edo deskrematuek gaixotasun kardiobaskularrak ebitetan laguntzen deuskue; gehienbat euren dietan arrain urdin nahikoa jaten ez daben personei.

·Esne gaingabetuen kasuan mantenugai bat gehitu beharrean kendu egin jake, koipea hain zuzen be, eta honegaz batera kolesterola eta A eta D bitaminak. Esne mota horreek gaixotasun kardiobaskularren arazoak edota pisu arazoak daukiezan personentzako dira interesgarrienak, baita dietan beste iturri batzutatik koipe lar jaten daben personentzako be.

Probiotikoakaz aberastutako esnekiak

Esnea Bakterio Azidolaktiko desbardinakaz fermentetearen ondorioz sortzen dira produktuok eta gizakiok oso antxinatik erabili izan doguz: yogurra edota kefirra berbarako. Gure artean lehenengoz yogurrak saltzen hasi ziranean, farmazietan egoten ziren, osasunean daukien eragin ona ezaguna zalako; baina balio nutritibo handiko elikagaiak izanda (eta ez medikamentuak), janarien dendetan saltzen hasi ziran.

Gaur egun esnea bakterio desbardinek fermentauta “yogur” desbardinak lortzen dira (“normalak”, “bioak”, likidoagoak direnak, etabar) eta guztiak dira onak osasunerako. Eragin onuragarri horreen artean hurrengoak daukaguz: gure hesteetako “floraren” oreka mantendu, funtzio inmunologikoetan lagundu, digestinoa hobetu, beranzkoa ebitau, gure gorputzak manenugai batzuk hobeto erabiltea erreztu eta abar. Mikroorganismo batzuk orain aitatutako efektuak zehatzagoetan eragiten dabe eta horregaitik gaur eguneko esneki batzuk efektu zehatzagoak errazten dabez (bakterio zehatz horregaz eginda dagozalako).

Dieta orekatua be “funtzionala” da

Amaitzeko ondokoa esan gura dot: elikagai funtzionalek eragin interesgarria euki leikie gure osasunean baina ez dira “elikagai milagrosoak”, ezta onuragarriak diran bakarrak; halan da be, interesgarriak dira eta komeni bajakuz erabili egingo doguz. Osasun arazorik ez daukan persona batentzat ez dira beharrezkoak; gura badogu hartu egingo doguz, baina ez derigorrez.

Larraitz Artetxe Arrien
Dietetika eta Elikaduran Diplomatua,
Nutrizino Hezitzailea.

Kaixo irakurle. Aurreko atalean elikagai funtzionalen berezitasunak ezagutzen hasi ginan eta oraingoan zehaztasun gehiago ikasiko doguz.

Elikagai funtzionalakaz bilatzen dana aspaldi adierazo eban (Kristo Aurreko 400.urte inguran) Hipokrates medikuak:

Zure medizinea zure elikagaia izan daitela
eta zure elikagaia zure medizinea

Aditu batzuen eretxiz, “Elikagai Funtzionalak” prozesatuei bakarrik deitu beharko jakeen, hau da, era naturalean daukien osogai interesgarri hori era industrialean zeozelan gehitu jakienari. Beste modu baten esateko, benetan edozein elikagai izan leiteke funtzionala, mantenugai danek osasunerako berezitasun onuragarriak daukiezalako. Hau da, elikagai funtzionalek osogai zehatz horreen balioa eta eragina handiagotuta euki behar dabe (beti be elikagai “naturalen” balio onuragarria ukatu barik).

Europar legediak zer arautu dau elikagaion inguruan?

Europa mailan legedia apurka-apurka hobetzen doa. Halan da be, Elikagai Funtzionala zeri deitu behar jakon ez dago guztiz argi oraindino. Momentu honetan, herri batzuetako legedien arteko desbardintasuna handia da, 'anbiguoa' sarritan eta publizidadeak eragindako gehiegikeriak ugariak dira.

Batasun Europearrean elikagaien etiketetan elikagaiaren nutrizino berezitasunetaz gan, osasunean euki leikiezan eragin onuragarriren bat aitatzea legezkoa da baina galazota dago “gizakien gaixotasun zehatz bat osatzen dau” idaztea. Une honetan Europako Batasuneko legeak ez dau “berezitasun funtzional” izena islatzen, baizik eta “berezitasun osasungarria” eta “gaixotasun baten arriskua gitxitzen laguntzeko berezitasunak” izatearena. Honegaz zera bilatzen da: etiketetan agertzen dana zientifikoki frogatuta dagoana baino ez izatea eta konsumitzaileei egia ez esatea.