Jan-edanak  III. urtea // 53. zenbakia

Rapea amerikar saltsan


Osogaiak (4 lagunentzat):

- 800 gr. rape
- Kipula bat.
- Piper gorri erdi bat.
- Tomate heldu bat.
- Azanori bi.
- Baso erdi tomate saltsea.
- 2 dl. orio.
- Berakatz atal bat.
- 1dl. Cognac.
- 100 gr. langostino- edo zigala-buru.
- 1 l. ‘Fumeta’.
- 100 gr. gurin.
- 20 gr. urun.

Zelan egin

‘Fumeta’ egiten hasiko gara. Horretarako arrain hazurrak, orioa, gatza eta ura erabiliko doguz. Dana surtan ipini eta hogei minututan eginda dago. Gero, gorde egingo dogu.

Bigarrenez, lapiko batean orioa berakatz txikituagaz ipinten da. Berakatzak gorritzen hasten diranean, beste barazki guztiak gehitzen dira: kipulea, piper gorria, azanoria eta azkenik, tomate heldua.

Nahiko eginda dagozanean, cognac-a bota eta flanbeau egiten da.

Gero, tomate naturala erabili, lata bat edo eta zigala buruak gehituko deutsaguz jarraian.

Hau guztia arrain saldeagaz tapetan da eta arroza erabiliko dogu saltsea ondo ligetako (neurria: ur litroko 20 gramo arroz). Dana ipinten da surtan 30-45 minutuz.

Eginda dagoanean, batidoreagaz irabiauko dogu. Gero, txinotik pasau ostean berriro ipiniko dogu surtan, irakin arte. Irakiten dauan bitartean ataraten dan aparra kendu egin behar da. Pare bat minutuz irakiten egon ostean atara eta gorde egingo dogu.

Rapea zatitu eta urunetan pasauko dogu. Zartagin baten gurina ipiniko dogu eta rape zatiak prijiduko doguz (oso denpora gitxian, bueltea eta bueltea baino ez). Kontuan hartu prijitzen dogunean, orioa oso bero ez egotea, bestela kolore txarra hartuko dau rapeak eta.

Prijidu ostean, cognac-agaz flanbeauko dogu. Gero, amerikar saltsea ganetik bota eta irakiten itxiko dogu, rapea ondo eginda egon arte. Azkenik, perejilagaz horniduko dogu.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Kaixo irakurleok, bagagoz oraingoan be gure txokoan, suetean. Gaurkoan arraina landuko dogu, rapea hain zuzen be. Saltsan prestauko dogu, orain arte laban erreta ikusi dogunez beste era batzuEtara egiten be ikasteko. Rapea amerikar saltsan almeja edota otarrain batzukaz lagundu leiteken platera da, baita perejil txikitu apur bategaz horniduta be. Plater hau sapoagaz be preparau daiteke. Sapoa eta rapearen arteko desbardintasuna tamainuan dago, izan be, sapoak kilo batera arteko pisua euki leiken artean, rapeak hortik gorakoa eukiten dau normalean. Ondorioz, rapea handiagoa izanda, gusto gehiago dauka. Baina bata zein bestea aproposak dira plater honetarako. Goazen ba suete barrura.