Lehenengo kristinauak Euskal Herrian
Baina kristinautasunaren ideia horreek, herrian zabal eta ondo errotuta ziran beste sinesmen eta pentsakera batzuekaz topau ziran eta mundua aitzeko bi ikuspegien arteko “burrukan”, Kristinautasuna nagusitu zala esan geinke baina aurreko mendeetan indarrean egozan beste sineskera horreen hainbat ezaugarri hartuta. Holan ba, suak bere lekua hartu eban kristinauen ospakizunetan, antxinako kromletxak jentilakaz batzen dira eta horreen desagertzea Kixmi edo Jesukristoren etorrereagaz. Bardin ipini geinkez beste hainbat adibide, eta gaur egun Eleiza Katolikuak ospatutako jai guztietan topau leitekez aurrreko jai ez kristinauetako berezitasunak.
Gero baseleiza gitxi batzuk eregi eta horren eraginez, beste hainbeste eleiza barri sortu ziran, beti be agintean ziranenen laguntzinoari esker, Agintea eta Kristinautasuna eskutik joango ziralako hurrengo mendeetan.
Dana dala, esan beharra dago Kristinautasunaren zabaltze prozesua ez zala egun batetik bestera gauzatutakoa eta jakintsuen esanetan ez zan amaitu herrian behar bezela sustraituta egon arte, hau da, XV. mende ingururarte. Prozesuko azken atal horretan ganera XIII. mende aldera sortutako fraile eskaleen taldeak eragin garrantzitsua izan eben, besteak beste, benediktarrak, dominikarrak eta frantziskotarrak. Eurek eregitako monastegiak izan ziran kristinautasun prozesua sendotu eta zabaldu ebenak.
Euskal Herrian ez ziran monastegi haundiak sortu. Bi baino ez ziran izan garrantzi haundiko monastegiak: Leire eta Iratxe. Gero bigarren mailakoak Orreaga, Fitero edo La Olivakoak doguz. Azkenik, monastegi txikiak daukaguz, berbarako Ziortzakoa.
Hauxe ba labur batuta Kristinautasunak gure gizartean izandako zabalkundearen kontakizuna.
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria
Egunotan amaitutzat emon doguz aurtengo Aste Santuko ospakizunak. Geure artean, asko eta garrantzitsuak izaten dira ospakizun honeek, eta hainbat herritan pasinoaren antzezpenak biziak badira ohitura, beste batzuetan prozesinoak dira nagusi.
Herri desbardinetan preparautako egitarauak ikusita, erlijinoak gure herri honetan eragin haundia euki dauala beti esan geinke, edo hobeto esanda Kristinautasunak eta honen barruan dan erlijino katolikuak. Hurrengo artikulu honetan Kristinautasunak Euskal Herrian izandako lehenengo agerpenaz egingo dogu berba.
Aurreko mendean, euskaldunon Kristinautasuna goraipatzeko ezaugarria genduan. XIX. mende amaieran, Sabino Aranak berak bere, euskaldunen ezaugarriak berpizteko apustua egin ebanean, berreskuratzeko eta indartzeko euskal ezaugarrien artean, Kristinautasuna bera egoan. Oso katolikoa izanda, abertzaletasunaren ideien ardatz nagusienetarikoa egin eban Katolikotasunaren aldarrikapena.
Beste idazle eta pentsalari askok be, euskaldunon Kristinautasuna, munduan zan lehenengoetarikotzat eukien. Holan ba, ikusten dogunez, beti emon da herri honegaz oso lotutzat katolikotasuna.
Azken aldi honetan adituek egindako ikerketen arabera, antza danez Jesukristoren ideien zabalkundea gure artean ez zan emon X. mende ingururarte. IX. mendekoak dira Elorrion diran ArgiƱetako hilobiak. Aymeric Picaud, Erdi Aroan Euskal Herrian zehar izandako ibiltariak, oraindino Santiagoren hilobia “topau” eta gero euskaldunak ez ginala kristinauak esaten eban. Eta dakigunez, hilobi ospetsua 811. urte inguruan “topau” eben. Oraindino gehiago. Baionako gotzaina izandako Done Leonen gaineko kondaira batek dinoanez, honek 890. urte inguruan zabaldu ebazan Jesukristoren ikasketak euskaldunen artean. Beraz, badagoz arrazoiak Kristinautasunaren agerpena X. mende inguru horretan jarteko.