Euskal Herri osoko eskola umeentzako lehenengo Bertso Paperen Lehiaketeak baditu daborduko irabazleak
Azkenik, D kategorian (DBHko 3. eta 4. mailak), Arrate Illaro Etxeberria Leioako Betiko Ikastolakoa izan da irabazlea; horretarako, bere pentsamenduak eta sentipenak azaldu ditu gauez mendian galduta eta bakarrik egoala. Bigarren postua Silvia Etxanizi jagoko, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolakoa eta hirugarrena hutsik adierazo dau epaimahaiak.
Euskal Herri osoko ganerako ikastola eta ikastetxeen artean ondokoek be hartu dabe parte, besteak beste: Geroa (Getxo), Begoñazpi (Bilbo), Loinazpe (Beasain), Luis Ezeiza (Eskoriatza), Urreta (Galdakao), Fabian Legorburu (Laudio), Ikasberri (Azpeitia), Urretxu (Zumarraga), Altzaga (Erandio), Txingudi (Irun), Albistur, Abadiño, Igorre, Leaburu.
Lehiaketaren arauetan ezarrita dagoan legez, saritu guztiek erregalu bera hartuko dabe: Port Aventurara bidaia, bagilaren 24, 25, 26 eta 27an. Zorionak!
Bizkaie!
Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatutako Euskal Herri osoko eskola-umeentzako Lehenengo Bertso Paperen Lehiaketan 100 lan aurkeztu dabez guztira lehiaketea osotzen daben lau kategorietan.
Lanak zenbait proposamenen artean aukeratu behar ziran eta horreek ebaluetako aukeratutako epaimahaiaren erabagiak ondokoak emon ditu irabazle: A kategorian (Lehen Hezkuntzako 2. zikloa) irabazlea, Ainhoa Begiristain Arrondo, Atauneko (Gipuzkoa) Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa eta gaia bere herria Australiatik etorritako gelakide bati erakustea zan; bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Ander Larrion eta Iñaki Dorronsororentzat izan dira, Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoak baita.
B kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) irabazlea Amaia Iturrioz Etxaniz izan da, Urretxu-Zumarraga ikastolakoa, eta gaia irakasleari asteburuan etxeko lanak zergatik egin ez dituan azaltzea izan da. Kategoria honetan bigarren sailkatutakoa Elgoibar ikastolako Nagore Larrañaga izan da eta hirugarren sailkatua, Aloña Zumeta, Aiako Lardizabal Herri Eskolakoa.
Hurrengoan, C kategorian, (DBHko 1. eta 2. mailak) lanik onena Nekane Zinkunegi Barandiaranena izan da, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea. Nekanek aukeratutako gaia zan azaltzea berak zergaitik erabagi dauan ez joatea beste batzuek beti bere ordez erabagitzen daben lekura. Bigarren sailkatua Mikel Olaizola izan da, Elgoibar Ikastolakoa eta hirugarrena, Xabier Iturraspe Lekeitioko Resurreccion Maria de Azkue Ikastolakoa.