Euskaldunok munduan  I. urtea // 4. zenbakia - 2002ko bagilaren 15a - Hamaboskaria

Gaztemundu 2002

1996an hasitako bideari jarraituz, Eusko Jaurlaritzeak Gaztemundu izeneko programea abiarazotea aurreikusi dau aurten be. Munduan dagozan euskal etxeetako gazteek Euskal Herriak bizi dauen egoerea ezagutzea da ekimenaren asmoa. Ganera, barrikuntza bat azpimarratu behar da, hau da, aurtengo Gaztemundu programea diasporako dantza taldeetako zuzendari eta kideei zuzentzea erabagi dabe antolatzaileek.

Argentinan urtero hainbat gazte animau izan dira, 60 euskal etxe dagoz bertan-eta. Gauzak holan dirala, aurten 40 gaztek baino gehiagok emon dabe izena, oraingoz behinik behin. Esandako moduan, 2002ko edizinoan, Gaztemundu programan parte hartuko daben gazteek euskal dantzakaz lotutako gaiak landuko ditue, eta dantzen historia eta jantziak lako gaiakaz batera, leku esanguratsuak be ezagutzeko aukera aparta izango dabe.

eitb.com