Penelope Cruz eta Tom Cruiseren artekoa amaitu da
Gaur egun, Cruise “Ezinezko Helburua” filmaren hirugarren zatia preparetan dabil eta Cruz Marokon dago “Sahara” izeneko akzino pelikula bat grabetan.
Edozelan be, zurrumurruek askotan esan daben lez, bien arteko maitasun kontu hau muntaia bat baino ez da izan, Cruisen homosexualtasuna ostentzeko eta modu horretara mito erotiko modura zabalduta daukan irudiari kalte ez egiteko. Horren truke, Penelope Cruzek Holliwood-eko aktore boteretsuenetariko baten babesa jaso dau, eta horrek ikaragarri lagundu deutso zinearen mundu lehiakorrean aurrera egiten.
Joseba Terreros
Tom Cruise Estatu Batuetako aktore ezaguna eta Penelope Cruz espainiarraren arteko maitasun eta idilio eztia amaitu da hiru urte igaro ostean; edozelan be, aurreko eguenean “People” aldizkariak esandakoaren arabera, lagun onak izaten jarraitzen dabe.
Lee Anne DeVette aktorearen arreba eta haren hartu-emon publikoen arduradunaren esanetan, bien artekoa urtarrilean etetea erabagi eben, adiskidantzaz.
Berrogeita bat urteko Cruise aktore ezagunak Cruz madrildarra ezagutu eban 2001ean, “Vanilla Sky” filmaren errodajea egiten jardun eban bitartean eta Nicole Kidman antzezleagaz eukan ezkontza-lotureak porrot egin ostean.
Bestetik, 29 urteko PeneƩlope Cruz antzezlearen Robert Garlock bozeroaileak adierazo eban bietariko inor ez dabilela beste personaren bategaz.
“Oraindino lagun onak dira eta sarri-sarri egiten dabe berba”, esan eutson Garlock-ek People aldizkariari. “Tartean ez da bestelako personarik egon”.
“Hartu-emonek euren bidea egin eta azkenean hartu-emonak etetea erabagi eben” esan eutson aldizkari ospetsuari bikote honengandik hurren ibili dan persona batek. “Hiru urteko ezkongai aldi honek iraun dauan artean, biak ibili dira munduko hainbat bazterretan filmak egiten”.