“Elikagai funtzionalak” onuragarriak ete dira gure osasunerako?(I)
Elikagai natural askok osogai funtzionalak daukiez
Beraz, elikagai natural batzuk funtzionalak dirala esatea be posible da; horregaitik garrantzitsua da legeak apurka-apurka definizinoak argitzen eta zehazten joatea. Adibide moduan hurrengo elikagai naturalen berezitasun funtzionalak aitatuko doguz:
·Berakatza: minbizi batzuk eukiteko arriskua jaitsi, bihotzaren funtzionamentua eta hazurrak hobetu eta antibakteriano moduan jokatzen dau.
·Eztia: antioxidatzailea da, liseri aparatuko eta arnas aparatuko funtzinoak hobetu egiten ditu eta bakterioen kontrako efektua be badauka.
·Sojea: minbizi kasu batzuk eukiteko arriskua txikitu, bihotzaren funtzionamentua hobetu, menopausian daukaguzan sintomak hobetu, hipertentsinoa jaisten lagundu eta hazurren egoerea hobetzen be laguntzen dau.
Elikagaien osogai batzuk gehiegi hartu ezkero, arriskutsuank izan leitekez
Adibide argiena kolesterola da. Horregaitik edozein elikagaitan kontuan hartu beharrekoa da, izan be, kasu batzuetan elikagai funtzionalari kendu egiten jako larregi hartu ezkero arriskutsua izan daiteken osogarri hori.
Osasunerako interesgarriak diralakoan elikagaioi gehitzen deutsiezan osogai batzuk eta euren funtzinoak
Zuntza, peptidoak eta proteinak, gantz azido poli-insaturatuak (omega-3 erakoak), mineralak (kaltzioa, burdina, selenioa, zinka, magnesioa) oligosakaridoak, alkohol azukerak (sorbitola, maltitola eta laktitola), lezitinea eta kolinea, karotenoideak, polifenolak, bakterio azidolaktikoak (berbarako yogurretan), fitoestrogenoak (sojan esaterako) eta elikagaien beste osogai batzuk.
Irakurle askorentzat segurutik arraroak izango dira izen horreetako batzuk baina egia esan behar bada, aitatutako sustantzia guzti horreek modu naturalean egoten dira gure jatekoetan. Osogai horreek euren efektu onuragarriak sortzeko gure gorputzeko erreakzino metabolikoetan parte hartu eta hor abiarazoten dabezan ekintzen bitartez eragin horreek sortzen dabez; hona hemen, prozesuetako batzuk:
· Zuntzeak hesteetako funtzinoak erregulau eta odoleko glukosa eta kolesterol mailak erreguletan laguntzen deusku.
· Gantz azido poli-insaturatuak arrain urdinak, frutu siku koipetsuak eta orioak ezagutu genduzanean aitatu genduzan eta gaixotasun kardiobaskularrak ebitetan laguntzen deuskue.
· Lezitina eta Kolinak oroimenari eusten eta odoleko koipe kantidadea kontroletan laguntzen dabe.
· Barazki eta fruta askok antioxidatzaileak diran karotenoideak, polifenolak, C eta E bitaminak, selenioa eta zinka daukiez.
Mantenugaien eragina mesedegarria da askotan elikagaietan bertan dagoanean
Hainbat ikerketetan zientzialariek ikusi dabe sustantzia batek elikagai baten barruan egonda daukan eragin onuragarria ez dala beti mantentzen osogai hori bakartu eta bera bakarrik erabilten danean.
Horren adibide bat beta-karotenoetan daukagu. Beta karotenoak hainbat barazki eta frutetan dagoz eta honeek jaten dabezan lagunek minbizi mota batzuen aurrean zeozelako babesa euki leikiela ikusi zan. Baina beta-karotenoen osogarriekaz, ostera, ez ziran holako emoitza onuragarriak topau; kasu batzuetan eragin kaltegarriak be ikusi ebezan. Gauzak holan, leitekeena da, beta-karotenoen kasuaren antzean beste mantenugai askok euren funtzino onuragarria elikagaiaren konposizinoaren osotasunean eragitea eta ez bakarka dagozanean.
Ideia orokor batzuk baino ez dira izan aitatutakoak eta honeek ezagututa, datorren atalean merkatuan topau geinkezan elikagai funtzionalak aitatuko deutsuedaz. Ordurarte beraz, ondo jan.
Larraitz Artetxe Arrien,
Dietetika eta Elikaduran Diplomatua eta
Nutrizino Hezitzailea
Azken boladan gehienok entzun dogu Elikagai Funtzional izena eta erabili be igual, beste askotan moduan, zehatz mehatz zer diran jakin barik. Artikulu hau irakurri ostean, hobeto ezagutuko dozuezalakoan nago.
Gaur egunean gizarte industrializatuetan elikagaiak osasungarriak eta seguruak izateaz gan, gaixotasun batzuen aurrean prebenzino zeregina be bete guran dabiz eta ideia horren inguruan sortu ziran elikagai funtzionalak.
Elikagai funtzionalen definizinoa hurrengoa izan daiteke: gure osasunerako mesedegarriak izan daitekezan osogaiak dabezan elikagaiak; eragin onuragarri horreek zientifikoki frogatuta egotea nahitaezkoa da. Elikagai funtzionalak era industrialean prozesautakoak izaten dira; elikagaiok modu naturalean osogai horreek daukiez eta prozesu industrialak tarteko, euren kantidadea handiagotu egiten jake.
Edozein modutan, elikagai funtzionalek elikagaiari berari jagokon berezko nutrizino funtzinoa bete behar dabe, hau da, osogai horreek elikagaitik bereiztuta (berbarako bitaminen osogarri bat) sortuko litzateken produktua ezin izango geunke elikagai funtzionaltzat hartu.