Ardaoaren eragin bakterizida infekzino gastrointestinalak sortzen dabezan bakteriakan
Ezaguna da soluzino azido batek eragin bakterizida daukala, alkohol graduazino handiko soluzio batek daukanaren antzera; dana dala, Salmonella enteriditis-egaz egindako ikerketa baten, ikusi zan ardao baltzaren eragin bakterizida handiagoa zala pH bereko eta alkohol gradu bereko beste edozein soluzinorena baino. Deigarria izan zan frogatzea zelan ardao baltzaren eragin bakterizida minutu gitxitan igarten zala eta mantentzen zala soluzinoak disolbatuak ziranean, beste soluzinoetan ez bezela.
Lan honetan konfirmau zan eragin bakterizida hori ardaoa baltza danean altuagoa izanda, horrek dituan polifenolakaz lotuta dagoala. Gaur egun ezaguna da taninoaren eragin bakterizida zenbait bakteriatan
Bestalde, beste ikerketa batean erakutsi da Helicobacter pyloriren (zenbait gastritis eta ulzera gastroduodenalen eragile) infekzinoetan, ardao baltzaren eragin bakterizida. Beste soluzino disolbatuen artean, ardao beltza baino ez zan izan kapaz 24 ordutan Helicobacter pylori desagertarazoteko .
Imanol Sarasola Ormazabal
Enologoa
Antxinatik dira ezagunak ardaoaren onurak infekzinoetan. Izan be, pasa dan mendeko 60-70. hamarkadararte ardaoa uragaz nahastauta edatea gomendatzen zan beherakorik ez atrapetako. Horrezaz gan, pasa dan mendean, kolera izurriteen sasoian, ardaoa edaten ebenen artean edaten ez ebenen artean baino eragin txikiagoa euki eban gaixotasun horrek. Halan da be, 1988an egin zan gaixotasun gastroduodenalak sortarazoten dabezan bakterioetan (enterobakteriak) ardaoak daukan eraginari buruzko lehen ikerketa zientifikoa .
Weisse eta kideek, bakteria enteropatogeno edo beherakoa sortu leikien bakterietan (Salmonella typhimurium, Shigella sonnei, Echerichia coli), edari desbardinen eragina aztertu eben.
Gastroenteritisa errez atrapau daitekeen herrialde batera joatekotan,ez hartzeko zein edari izan eitekean gomendagarriena aztertzea izan zan ikerketa horren helburua. Jaubetu ziran esneak eta urak ez ebela bakteria kantidadea murrizten, ardaoak ostera, berehala “hilten” ebazala. Aztertu ebezan beste aukera batzuk be, garagardoa, kola eta limoi antzeko freskagarriak, baina ardaoaren eragina bakteria horreek hilteko askozaz handiagoa zala frogatu eben.
Geroago, 1995ean Weisse eta kideek atara eben ondorioa izan zan ardao zuria eta ardao baltzaren eragin bakterizida askozaz mesedegarriagoa zala beste soluzinoena baino Salmonella enteridis eta Shigella sonnei gaixotasunetan eta bismuto salizilatoaren antzekoa E. Coli bakterian .
Espainar estaduan, beste ikertzaile batzuk ezkontza batean salmonelosiak jotako gaixoen artean egin eben beste ikerketa bat eta konturatu ziran gaixoak zenbat eta etanol gehiago edan, gatxaren indarra txikiagoa zala. Gauzak holan, ardaoa edan ebenen artean salmonelosiak sortutako gastroenteritisa atrapetako arriskua % 0,13koa zan, garagardoa edan ebenena % 1,6koa eta ardaorik edan ez ebenena %1ekoa.