Ninja Tune: Europako abanguardia musikan
Hona hemen Ninja Tune diskoetxeak plazaratu dituan diskorik garrantsitzuenetako batzuk:
- THE CINEMATIC ORCHESTRA. 'Everyday'. 2002.
- DJ FOOD. 'Kaleidoscope'. 2000.
- AMON TOBIM. 'Supermodified'. 2000.
- COLDCUT. 'Let us play'. 1997.
- DJ VADIM. 'Uss:life from the othe side'. (1999).
Gotzon Uribe
Laurogeita hamargarren hamarkadan sekulako garrantzia euki dau Ninja Tune diskoetxeak alor desbardinetan. Lehenengoak izan ziran elektronikea jazzagaz buztartzen eta baltz jatorriko musikea europan zehar eta oro har munduan bideratzen eta zabaltzen; hamabost urtetan zehar erreferentzia izan dan lan taldea bape duda barik. Nortasun handiko zigilua dogu berau, Inglaterran kokatua. Laurogeita hamargarren hamarkadan, Jonathan Moore eta Matt Black bikoteak, Coldcut ezizenagaz ezagutzen ziranak ondokoa erabagi eben: diskoetxe prototipiko bat abiarazotea artisten indibidualidadeari eutsiz eta multinazional handien jarreratik urrundu guran; Japon-en izan ondoren, proiektu barria jarri eben martxan.
Hamarkadearen aldaketeagaz batera, Ninja Tune zigiluak izen handia hartu eban eta plazaratzen zituen diskoek harrera ezin hobea izan eben, erosle fidelak zituen eta oso tarte txikian kalidadearen ezaugarri edo ikur bihurtu ziran, hasikeran musika elektronikoaren joan-etorria aldatuz. Gaur egun zabal dabilen jokereari jarraituz, Londreseko zigiluak estetikea, jarrera eta sensibilidade berezia azaltzen ditu. Euren diskoak oso finak eta zainduak dira eta elektronikeagaz hasi arren, laster jazzagaz buztartzea otu jaken Cinematic Orchestra moduko taldeakaz; era berean, eremu barria edegi eta eta erosle eta entzule kantidadea nabarmen joan zan gora. Zigiluan gehien gailendu dan beste elementu bat euren irudia izan da. Askotan estetikeak musikeak besteko indarra dauka eta, gauzak holan dirala, diskoetako portadak, irudia, argazkiak eta taldeen bideoklipak be ikusgarriak izaten dira, mimo handiz landutakoak hain zuzen be. Gaur egun izen handiko diskoetxea da Ninja Tune, kalidadearen ezaugarri.