Negozioaren usainera
Beste enpresa batzuk be ibili dira (eta dabilz) negozio barri honetan musturrak sartu gurean:
- Wal Mart amerikar supermerkadu kateak (www.walmartstores.com) bere musika-denda birtuala edegi dau, iTunes baino merkeagoa.
- McDonald’s janari enpresea be negozio honetan sartu da: Sony enpresagaz akordioa egin eta MaDonald’s-eko menuekaz batera Sony-ren abestiak deskargauteko bonoak jasoko doguz doan.
- Starbucks kafetegi kateak (www.starbucks.com) be bere proiektua plazaratu dau eta bost abesti 5,6 eurogaitik deskargauteko zerbitzua eskeiniko dau.
Gotzon Plaza
Azken aldi honetan enpresa barriak gero eta gehiago dabilz sartzen teknologien negoziora. Ez enpresa barriak bakarrik, baita euren negozioa teorian behintzat teknologiaren mundu honetatik aparte daukien enpresak be bai. Gure ingurukoen artean Iberdrola, Endesa eta UniĆ³n Fenosa nabarmendu geinkez, mundu barri horretan sartuta edo sartu gurean dabilz eta.
Estadu Batuetan musikea eta teknologiagaz lotuta eta orain arte behintzat negozio polita egin dauana Apple konpainia izan da: Internet-en bidez musika “erosteko” iTunes denda sortu eta kanta bakotxagaitik 99 zentimoko (dolar) prezioa ipini ostean etekin garrantzitsua lortu dau. Euren esanetan 50 miloi abesti deskargau dabez, astero 2,5 miloi abesti eta urtea amaitu baino lehenago 130 miloi (honek ia 130 miloi dolarreko negozioaz berba egiten gabizela dinosku).
Apple enpreseak iTunes zerbitzua eskeitzen dau (www.apple.com/itunes/), Sony-k Sony Connect (www.connect.com) eta Roxio-k Napster (www.napster.com)