Pierce Brosnan, hilteko lizentzia galtzeko aginean
Azken zurrumurruei kasu egin ezkero, zeregin hau hainbat urtetan beteteko aktore gazte eta erakargarriagoen bila ei dabilz; izenen artean Jude Law, Ewan McGregor eta “Eraztunen Jauna” filman Legolas arkulariaren papela egin eban Orlando Bloom britainiarrak agiri dira, bai eta “X-men” pelikulan egindako lanagaitik ezaguna dan Hugh Jackman be.
Edozelan be, horrek ez ei deutso loa kentzen 50 urteko Brosnan aktore ezagunari; izan be, beraren esanetan, 007 “negozio bat baino ez da, eta, edozelan be, sormen proiektuetan behar egiten jarraituko dot”.
Joseba Terreros
Pierce Brosnan “hilteko lizentzia barik” lotu leiteke 007 barriaren filmaketeari ekin baino hile batzuk lehenago; izan be, oraindino ez dau produktoreakaz akordiorik jadetsi, eta, ganera, produktoreek zabalduko zurrumurruei kasu egiten badeutsegu, ez dabe bazterttu Bond gazteago bat aukeratzeko ideia.
Jakin badakigu James Bond-en film barria datorren zemendian hasiko dala grabetan, baina britainiar agente ospetsuarena egingo dauan antzezlearen izena dudan dago, lotu barik. Serie honen azken lau filmetan James Bond-en zeregina bete dauan Pierce Brosnan irlandar aktoreak ez daki hurrengo pelikulan jardungo dauan ala ez, Britainia Handiko egunkari batzuek esandakoaren arioan.
“Gura badabe, badakie non nagoan, jarraitu gura neuke, baina holantxe ez bada, horrek ez dau esan gura zinearen mundutik kanpo lotuko nazenik” adierazo eutson aktoreak “Daily Mirror” egunkariari. “Produktoreek, Barbara Broccoli-k eta Michael Wilson-ek, jarraitzeko eskatu eustien aurreko pelikulea amaitu genduanean. Baina, nire eretxiz, paralisi antzeko sensazino bat dago eta ez dakie ziur zer egin”.
Broccoli familiak zineko espiarik ospetsuenaren film guztiak produzidu dauz, Sean Connery-k lehenengoa egin ebanetik 1962an.