Jan-edanak  III. urtea // 51. zenbakia

Tatin tartea


Osogaiak (6 errazinotarako)

 Errege sagarra (reineta).
 Azukerea.
 Ura.

Gaileta-masea egiteko

 300 gr. gurin.
 300 gr. azukera-hautsa (glas azukerea).
 300 gr. arrautza zuringo.
 300 gr. urun.

Zelan egin

Lehenengo gaileta-masea egingo dogu, jalgiten itxi behar da eta. Bitartean, katilu baten osogaiak botako doguz, aurreko zerrendako ordena bera segiduz. Hau da, lehenengo gurinea pomada eran botako dogu. Gero, irabiagailuagaz lagunduta, astiro-astiro azukerea gehituko deutsagu; arrautza zuringoa ostean, eta akabuen uruna. Ondoren, hozkailuan itxiko dogu masea, sagarra preparetan dogun artean.

Sagarra preparetako ura eta azukereagaz karamelu rubioa egingo dogu. Hau prest dagoanean, moldera ganeratuko dogu, moldearen barruko aldea tapau arte. Ostean, errege sagarrak zuritu, bihotza kendu eta lau eta sei zatitan ebagiko doguz, sagarraren neurriaren arabera. Moldea sagarrakaz ondo beteko dogu, izan be, gero labean sagarraren ura ebaporau eta bolumena galtzen dau. Hau prest dagoanean, labera sartuko dogu moldea 180ºtara 30 minutuz. Denporea pasauta, labetik atara eta lehenago preparautako gaileta-masea ganetik ipini eta barriro labera sartuko dogu, egosten akabetako, 10-15 minutuz. Ondoren labetik atara eta hotzitzen itxiko dogu moldetik atara barik, berotan apurtu egingo jaku eta. Behin hotz dagoanean, moldetik plater baten ganera bueltea emongo deutsaogu, eta gaileta-masea behean geratuko da eta sagarra horren ganean. On egin!

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Kaixo irakurle eta gozozaleok, bagagoz barriro be gure sukaldeko txokoan zeozer barria ikasteko prest. Gozozalea esanda badakigu norentzat izango dan oraingoan gure lana, tarta- edo eta gozo-zaleentzat hain zuzen be. Aspaldi gabon ostean eskaratzean trankil ibili gara eta azukereak bere neurrian ez deutso kalterik egiten gure organismoari. Beharrezkoa da ganera, gaixotasunik ez badaukagu behintzat.

Beraz, gaurkoan oso tarta berezia egingo dogu. Oso tarta sanoa da, frutakaz egindakoa, sinplea eta edozein etxetan egiteko modukoa, traste berezirik barik, izan be, tarta molde bat baino ez dogu behar preparetako. Askok ezagutuko dozue, batzuk probauta eta beste batzuk igual eginda be eukiko dozuelako. Izen berezi bategaz be ezagutzen da: TATIN TARTEA. Erreineta sagarrakaz egindako tartea da eta beraz ez da tarta gozoenetarikoa, erreineta sagarra ez baita gozoa, azidoa baino.

Goazen ba eskaratzera, pastel hau preparetan.