Euskerea berbagai  III. urtea // 50. zenbakia

Hikasten


SINGULARRA PLURALA
1. pertsona Ni Gu
2. pertsona Hi Zu
3. pertsona Ha Ha(ie)k

“Hi” zan “zu” eta “zu”, “zuek”. Gerora be ikasi neban euskerazko bigarren personak eskaintzen ebazan aukereak honeek zirala:

Zuka: gaztelaniazko “usted” edo frantseseko “vous” pertsonen mailakoa, aurreko bi hizkuntzetako “tu” pertsona be izan daitekena. Forma alokutiboan be erabil leiteke, baina ez dau hitanoak beste informazino emoten.

Hika: honek ez dauka baliokide zehatzik inguruko hizkuntzetan. Bigarren personea ezezik, forma alokutiboa be bada, hau da, zeharka hartzailearen barri emon ahal dauala. Toka (mutilentzat) edo noka (neskentzat) egin leiteke. Ostera, ez dago forma alokutiborik pluralean.

Xuka: Txistukari danak ixa bihurtzen dira, gozotasuna eta gertutasuna adierazoteko.

Berorika: Bigarren personari hirugarren personan berba egiteko modua da. Hartzailearen handitasuna azpimarratzeko balio dau.

Pertsona elebidunen buruan agertu beharreko koadro mentalak, beraz, honakoa izan beharko leuke:

Tu Usted Vos
Xuka/Hika Zuka Berorika

Zoritxarrez, sano euskaldun barri gitxik ikasten dau hika. Egia da be xuka edo berorika ibiltea ez dala egungo gauzarik arruntena. Xuketa inoz erabili ezkero, askotan konturatu barik egingo dogu. Beraz, akabuan zuka hasitakoa xuka amaitzen dogu.

Euskaldun barri batek “Hi haiz hi!” lako espresinoak ikasiko dauz, baina gero ezingo dau berbaldia hika jarraitu. Zenbat gauza konponduko ziran andereñoak boligrafo gorria bakean ixteko esan baleu!

Xabier Paya

Ez egizue pentsau Euskaltzaindiak hatxearen ganeko arau barriren bat atara dauanik eta oraindino jakin barik zagozela. Ez, ba. Hatxea gureta imini deutsat izenburuari. Izan be, erdalguneko eskolakumeok ez dogu sekula hika edo forma alokutiboa dalakoa ikasi gela barruan; ondorioz, batek baino gehiagok sorpresa itzela hartzen dau Goenkaleko berbakerea lehenengo aldiz entzuten dauanean.

Euskereak, inguruko hizkuntza indoeuropar guztiek bezela, hiru persona daukaz singularrean eta pluralean: lehenengoa eta hirugarrena segiduan ikasten doguz (guk vs. eurek banaketea sarriegitan agertzen da egungo gizartean, larregitan gustetan jakulako narratzailearen funtzinoa hartzea, baita zurien eta baltzen arteko banaketa zehatza egitea be), baina buruhauste gogorrenak eragiten deuskuezanak bigarreneko aukera danak izaten dira.

Ostera, euskerearen bigarren personea sano erreza da erdalguneko eskolakumeontzat. Oraindino akorduan daukat euskarako andereñoak (ha be akorduan daukat, baina ez neuke bere uzenik emon gura, berak ez daukalako errurik) euskerazko aditzen taulea emon euskun lehen eguna. Larregi sakontzeko denporarik emon barik, “HI” idatzita eukien lerroak borretako eskatu euskun. “Zergaitik andereño?” itaundu eutson jakin mina baino molestau gurea eukan neska batek. “Ba, hori forma zahar bat da, antxina baserrietan erabilten zana. Gaur egun baserritarrek bakarrik erabilten dabe”. Boligrafo gorria hartu eta ikasi beharko ez genduzan hamar-hamabi laukiak margotu genduzan.

Ondorioz, euskeraz sano erreza zan berba egitea. “Usted” zein “tu”, euskeraz “zu” baino ez egoan. Kaleko txakurrakaz zein andereño haregaz beragaz, hizkera bera erabilten gendun eskolako ume danok. Gureta be, ezin gendun desbardintasunik egin. Izan be, erdalguneko euskal eskolakume gehienontzat, gaztelaniatik euskerarako saltoa enbudo bategaz erlazionauta dago. Emoten dau gaztelaniak askoz be aukera gehiago daukazala euskeraz beti bardin emongo geunken berba bat itzultzeko.

Hala eta guztiz be, euskal pubertaroa be ailegetan jako euskereagaz aurrera egiten dauan edonori. Eta holan pasau jatan neuri be. Goenkale hasi zanean, neuretzako berba ezezagun lar egozan ETB 1eko telesaileko aditz laguntzaileetan. “Ez zekiat” entzun eta euskaldun barri honek ezin eban jakin lehenaldian ala orainaldian ari zan antzezlea. Orduan, jakin gureak min emoten deutsunean, akaburako arrazoiren bat topau gurea nagusitzen da.