Euskal enpresak Hannoverko (Alemania) CeBIT 2004 Azokan
Merkataritza-misinoan egongo diran enpresen helburuen artean informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiekin lotutako barrikuntzen ezagutzea, operazino bateratuak egin ahal izateko beste herrialde batzuetako enpresen identifikazinoa eta bezeroak eta hornitzaileak topetea dagoz.
CeBIT Azokea Hannover uri alemaniarrean ospatzen da urtero eta informazinoaren teknologien ekipo eta sistemetara, telekomunikazino eta sareetara zuzenduta dago, besteak beste. Aurtengo barrikuntzen artean ETE foroa eta IKT eremuko praktika onenen ganeko urtekaria dagoz.
Edizino honetan apustu handia egin da komunikazinoen sareen inguruan. Holan ba, 6.600 erakusletik gora eta 700.000 bisitari baino gehiago espero dira. Argi dago, beraz, IKT arloagaz erlazionautako eramuetan erreferentziazko azokea dala.
GAIAk azken urteotan urtero antolau dauz azoka honetara bisitak, eta euskal enpresen partaidetzan arrakasta handia lortu dau, mundu osoko bezero, hornitzaile eta kolaboratzaile posibleakaz lan egiteko plataforma ontzat jotzen dabelako CeBIT. Zentzu honetan, lekuko enpresen partaidetzea gero eta ugariagoa da.
Atxapunte
Euskadiko Telekomunikazinoen Klusterrak (GAIA) Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) sektoreagaz lotuta dagozan hamar euskal enpresen eta zentro teknologikoen partaidetzeagaz batera merkataritza-bidaia bat antolau dau Hannoverren ospatzen dan CeBIT 2004 Azokara.
Bisitea martiaren 24ra artekoa izango da, eta bertan besteak beste Fagor Elektronika enpresea, Ikerlan eta Robotiker zentro teknolokikoak, Barrikuntza eta Zerbitzuak Interneten enpresak eta Goitek System enpresek hartuko dabe parte. Ganera, Microsyscom eta Lurbe Grup-NGS enpresak erakusle moduan joango dira Alemaniako azokara.