Madrilgo atentadua, Al Qaeda, Bush eta Interneteko informazino alternatiboa
Bush-ek eta lobby judutarrak terrorismoaren kontrako beste gerra baten preminea sortu behar dabe, hiru helburu nagusi jadesteko:
1- Munduan AEBek daukien nagusitasun militarra sendotzeko eta, bide batez, zemendian izango diran hauteskundeak arazo barik irabazteko, Bush terrorismoaren kontrako presidente gogor eta eraginkor modura aurkeztuz.
2- Aurrekontu militar handiagoa lortzea eta horren bitartez AEBetako ekonomiaren zutabe nagusienetariko bati, armamentismoari, bultzada garrantzitsua emotea.
3- Europako Frantzia eta Alemaniaren jarrera eta jokabidea makurtzea, honeek demokraten garaipenaren aldeko aukera argia egin eta Irakeko okupazino politikeari eten bako boikota egiten deutsielako NBEn.
Konspirazinoaren teoria honi jarraituz, Al Qaeda Europan agertu izana, bada, gizarteari terrorismoa egon badagoala, mundu osoa mehatxatzen dauala eta arrisku horri aurre egiteko gaitasun militar eta logistikoa daukan bakarra AEBak dirala erakusteko modu bat da.
Oharra: irakurri dozuen guztia ezkerreko hainbat taldek Interneten emondako informazino alternatiboaren haritik dator eta, beraz, fikzino politikoa izan leiteke. Bakotxak jakin behar dau zenbaterainoko sinisgarritasuna emon.
Begiluzea
Interneten gero eta sarriago agiri da Al Qaeda eta Bush-en gobernua buztartzen dauan hipotesia; teoria horren arioan, Madrilen jazo barri dan atentadu odoltsua nazinoarteko terrorismoaren estrategia baten barruan kokatu beharra dago, baina horren helburuek eta ardatzek estaduko mugak gainditu eta Etxe Zuritik bertatik urteten dabe, Bush-en estrategek eta aholkulariek, Pentagonoko lobby judutar modura ezagutzen diranek gidatua. “Nazinoarteko terrorismo adituen” eta, batez be, aditu estatubatuarren interpretazinoek hasikera batetik guzurtau eben Madrilgo sarraskiaren egilea ETA izan eitekeala, Al Qaeda seinalatuz. “Espezialista” horreek eten bako azterketa erkatuak opetsi euskuezan Al Qaeda sarearen metodologia, logistikea, estrategia eta abarren inguruan; edozelan be, Al Qaedaren atentadu bakotxaren ostean, sekula ez dabe aitatzen zeintzuk diran ekintza kriminal honen atzean dagozan personak ez eta onuradun politiko nagusiak be.
Al Qaeda eta CIA
Konspirazinoaren teoria horren arabera, Madrilgo atentaduaren helburua ez zan izan Espainiak Irakeko gerran izandako parte-hartzea zigortzea eta hauteskunde giroa nahastea, ezpada Europako uriburu nagusietan bildurra eta ikarea sortu eragitea.
Beste era batera esanda, Madrilgo hiltzarrearen jomuga estrategikoak Bush-en politika militaristearen estrategia orokorragaz zuzeneko zerikusia euki dau eta, batez be, hauteskundeak irabazi eta Etxe Zurian jarraitzeko beharrizanakaz. Teoria honen eretxiz, Al Qaedak CIAren beso terrorista modura jardun leike eta AEBetako adimen militarrak erositako erakundea izan leiteke.
Atentaduaren benetako helburuak
Torre Bikien kasuan jazotakoaz bestaldera, Madrilgo atentaduak ez eban jo eraikin edo monumentu enblematiko baten kontra eta leku jentetsu eta funtzionala aukeratu eban, tren geltoki bat, hatan be. Atentadua persona arrunten sarraski bildurgarri eta odoltsua sortarazoteko egin zan; azken baten, aurrerantzean biktima edonor izan leitekeala frogatu gura euskuen, terrorismorik krudelenaren irudia zabalduz.