Musikea  III. urtea // 49. zenbakia

Martin Scorsese eta musikea


THE SOUL OF A MAN

Zuzendaria: Wim Wenders.
Musikea: T-Bone Burnett, Nick Cave and The Bad Seeds, Eagle-Eye Cherry, John Mayall, Lou Reed, Cassandra Wilson...

FEEL LIKE GOING HOME

Zuzendaria: Martin Scorsese.
Musikea: Corey Harris, Salif Keita, Taj Mahal, Ali Farka Toure, Otha Turner, Keb' Mo', Leadbelly...

THE ROAD TO MEMPHIS

Zuzendaria: Richard Pearce.
Musikea: B.B. King, Fats Domino, Bobby Rush, Howlin' Wolf...

WARMING BY the devil's fire

Zuzendaria: Charles Burnett.
Musikea: Sonny Boy Williamson, Muddy Waters, Bessie Smith, Son House...

GODFATHERS AND SONS

Zuzendaria: Marc Levin.
Musikea: Sam Lay, Otis Rush, Koko Taylor, Kyle Rahzel...

RED, WHITE & BLUES

Zuzendaria: Mike Figgis.
Musikea: Jeff Beck, Van Morrison, Tom Jones, Lulu, Cream, Georgie Fame...

PIANO BLUES

Zuzendaria: Clint Eastwood.
Musikea: Marcia Ball, Jay McShann, Pinetop Perkins, Ray Charles...

Gotzon Uribe

Gaur egun ezinbestean goraipatu behar dogu Martin Scorsese zine zuzendariak zinema munduan egin dauan lana. Filme ospetsu eta era berean interesgarrien sortzaile eta gidaria izan da bera eta da egun. Bere musika zaletasuna kontutan hartuta idatzi doguz ondoko lerroak. Scorsese jn.a izan zan “The Last Waltz” filmaren zuzendaria, pop musikearen inguruan inoiz egin dan pelikularik hoberenetarikoa. Bertan The Band taldeak San Franciscon emon eban azken kontzertua era berezian azaltzen da.

Bestalde, oso gomendagarria da oraintsu egin dauan “blues” musikearen inguruko filma. “The Blues” izenburupean zazpi filmez osotutako bildumea preparau dau. Scorsesek berak zuzendu dau “Feel like going home”, Mississippiko Deltako blues-a omentzea helburu dauan filma, eta ganerako sei lanak bluesa gogoko daben beste horrenbeste zuzendariri agindu deutsez. Hona hemen parte hartu dabenak: