Euskerea berbagai  I. urtea // 3. zenbakia - 2002ko bagilaren 1a - Hamaboskaria

'Icioqui dugu, guec ajutu ez dugu'

San Millan de la Cogollatik Barindanora


Testu honetako ezaugarri filologiko nagusienak ondoko honeek dira:

- Sinkopa maila handia.
- Asimilazino bokalikorik eza.
- Mendebaldeko euskalkiaren aditz formak: dau.
- Amaierako -n bako soziatiboa: -ki.
- -rik ablatiboa.
- -dana erlatiboa.
- Hegoaldeko goi-nafarreraren ezaugarria: igor izenordain zehaztubakoa, bokalen arteko 'g' eta guzti.

Kontuak kontu, aurretiaz bagenkian arren eta Koldo Mitxelena edo IƱaki Camino lako hizkuntzalari eta filologoek aztertu izan daben legez, Barindanon topautako testu honek argi erakusten dau Lizarrako Merindadean antxina erabilten zan euskereak mendebaldeko zein nafarroako euskerearen ezaugarriak ebazala.

Koldo Isusi Zuazo

'Icioqui dugu, guec ajutu ez dugu': horreexek dira euskera idatzian ezagutzen diran lehenengo berbak. Hitz horreek XI. gizaldikoak dira, Errioxan, San Millan de la Cogollan topautakoak. Ordutik hona gauzak asko aldatu dira, baina euskerearen jatorria ilun dago oraindino be. Euskerea zahar-zaharra dana, ostera, ezin ukatu.

Fikzinoa ala egia?

Nortzuk gara gu, nondik gatoz? Gai honen harian, zur eta lur itxi gaituan barria entzun dogu oraintsu, hau da, ikerlan genetikoetan oinarrituz, Europako biztanleen jatorria Euskal Herrian dagoala; ikerketa horreen arabera, euskaldunak eta Europako ganerako herriak enbor beretik, hau da, Europako hegomendebaldetik ei datoz. Beste alde batetik, euskerea eta georgiera konparetan dituan doktore-tesia 1999an aurkeztu eban Roberto Serranok Deustuko Unibersidadean; horrezaz ganera, XVII. gizaldiaren hasikeran, baleen bila Islandiara joandako arrantzale euskaldunek bertako islandiarrakaz eta beste itsasgizonakaz komuniketako 'pidgin' eusko-islandiarra sortu eben; pidgin horren barri XVII. gizaldiaren hasikerako testu baten topau dogu; Islandiako artxibategi baten azaldu zan, eta aitatutako pidgin horren hiztegi bat da. Nicolas Deen izeneko hizkuntzalari holandar batek lan horren ganean egin eban tesia 1937an; baina, zer da pidgina? Berbakera desbardineko hiztunen komunikazino beharraren ondorioz sortzen dan tarteko berbakerea eta, ganera, pidgina kreolera bihurtu daiteke, eta hizkuntza baten funtzino guztiak bete. Kontuak kontu, ikerlan horreen balioa ukatu barik, gauza garbirik ez dakigu euskerearen jatorriari jagokonez.

Isilik noiz arte?

Astakeria galantak be sarri entzun izan doguz euskerearen ganean: 'euskerea iraultzearen hizkuntzea da', 'euskerea basatien berbakerea da', 'euskera batua laborategian sortutakoa da', 'helburuak ez dira kulturalak politikoak baino', 'euskerea epe laburrean desagertuko da'...; edozelan be, azken urteotako pekatua autortu behar dogu: euskerea eta politikea buztartzea, eta, holan jarraitu ezkero, ondorioak nahikoa baltzak izango dira. Euskerea danona da, danon altxorra. Erabili daigun.

Amezkoabarrenean, Barindano

Dana dala, gure asmoa ez da orain euskerearen jatorria argitzea, ezta euskerearen kontrako irainei erantzutea edo burua zuritzea be. Nafarroan, beste batzuen artean, Jimeno Juriok edo Jose Maria Satrustegik egindako ekarpenek argi erakutsi dabe orain mende eta erdi inguru euskerea parra-parra erabilten zana Lizarrako Merindadeko herri askotan. Oraingo honetan, ostera, Nafarroan, Amezkoabarreneko Barindanon topautako agiri baten barri emon behar deutsuegu. 1752koa da liburua, San Karlos Borromeoren bizitzea kontetan dauena; liburu horretan, mandamentuen errepaso azkarra egiten da itaun-erantzuen bitartez, ingurualdeko neska-mutikoei dotrinea irakasteko egindakoa seguru; duda barik, balio handiko agiria da eta XVIII. gizaldiaren bigarren erdialdean, Amezkoabarrenean erabilten zan euskerearen barri emoten deusku. Hona hemen hitzez hitz:

--------Lenbicicoa Jeincoa amacia eta honracia.

P. Norc amace dau Jangoycoa.
R. Aren mandamentu santuac gordeceitunac.
P. Cer da Jangoycoa amacia beste gauza guziac baino geyo.
R. Lenago munduco gauza guziac galcia ze Jangoycoa ofendicia.
P. Certara geyo obligace gaitu mandamentu santu onec.
R. Adorace Jangoycoa gouren gorpuz da arimaqui esperazougula arengan fede santuarequi.

--------Bigarna ez juramentu falsoric eitia.

P. Norc eite dau Juramentu falsoa.
R. Jangoycoa ecarte dauenac testigo falsotaco, ez eguia ez justicia eta ez necesidaderic baga.

--------Yrigarna jayac gordecia eta santificacia.

P. Norc gordeceitu jayac.
R. Enteramente meza enzute dauenac eta necesidaderic baga trabajace eztauenac.

--------Laugarna gure aita eta ama amacia eta onracia.

P. Norc amaceitu ayta eta ama.
R. Obedecitu, socorritu eta erreverenciateitunac guren necesidade guzietan.
P. Ayta eta amaren nombretan nor dira geyo entendictuac.
R. Gouroc baino gueio diranac edaden, dignidaden eta goviernon.

--------Boscarna ez igor ilze deseyazia.

P. Certara obligace gaitu mandamentu santu orrec.
R. Ez igor ilze ez izez, ez pensamentuz, da ez obraz.

--------Seigarna lujuryaco becatuti apartatcea.

P. Zer aginzeyzu mandamentu santu orrec.
R. Yzan gaitezela garbi eta casto yzez, pensamentuz eta obraz.

--------Zazpigarna ez igorri ecer oicia.

P. Zer aguinceizu mandamentu santu orrec.
R. Ez zazogula igori ezer quendu, eta ez iduqui gauzaric progimo lagunaren borondatiaren contra.

--------Zorzigarna ez igori falso testimoƱoric ereitia eta ez guezurric esatia.

P. Zer aguinzeizu mandamentu santu orrec.
R. Ez zazogula igori ligeramente juizio gaistoric eregui, eta ez esan defectoric progimoarenic.