Juan Luis Goikoetxea: 'Mikel Zarateren bidean, azaleko itsasontziaz ganera, barrutik doan eleizea ikusten be jakin beharko geunke'
3.- Mikel Zarate hainbat generotan nabarmendu geinke, berbarako poesian eta prosan. Zeinetan uste dozu zuk zala trebeago?
Ander Manterolak, Lontzo Zugazagak, Karmelo Etxenagusiak ipuina dela Mikelen sorkaririk goraipagarriena esango deutsue. Olerkari bai, bertsolari be bai, baita eleberrigile bere, baina denetan goren ipuingintzan.
4.- Euskerea debozinoa zan Lezamako idazlearentzat...
Bai! Mikelek bizitza euskeratik ikusten eban. Ezin esan daiteke Mikel Zarate horretarako bizi zanik, ze Mikel persona moduan da handi eta oso, baina abadetzan, lagun artean, aititarenean eta amamarenean, gaueko orduetan, irakaskuntzan..., euskera kolore bizi-bizia zan berarentzat.
Abade legez, eleiz testuak itzuli zituan eta sortu: “Eskerrik asko Jauna”; lagun artean bertsotan ibilten zan; herri batera joaten zanean, ia umeek euskeraz ebiltzan begiratzen eban... Euskera baino gehiago zan, baina zan guztia zan euskeraz.
5.- Bizkaierearen eredutzat hartu geinke Mikel Zarate?
Bai! Hara Karmelo Etxenagusiaren parekotasunaz azaldurik:
Karmelo Etxenagusiaren “Euskerea nire bizitzan” irakurten ibilirik –270. orrian-, esan neike Mikel Zarateren herri-sunde berbera gozatzen dihardudala:
5.1.- Euskaran olgetan: “aintzat eta ontzat hartzea”.
5.2.- Bizitzako irakaspenak iraultea testuetara: “Behin zahartzaroan sartu ezkero, beti zagoz lehenari begira”.
5.3.- Klitxe jatorren eraikitzaile: “Gizon guztiei eta bakotxari...”
5.4.- Barruan daroen literaturaren agertze ugaria: “Ama, hitz goxo bakar horrek mundu bat darama”.
5.5.- Gure betiko euskaldunak irakasleen irakasletzat hartzea: “Maiteko dozue”; ez “maitatuko dozue”...
Beti bere Mikel kreatzailetzat, idazle handitzat hartuta, bai ikasketetan zein testuen sorkuntzan.
6.- Zarategaz batera, ze idazle nabarmenduko zeunke bizkaierean sakontzeko?
Nik zalantza barik klasikoen artean Frai Bartolome Santa Teresa, eta hori esateko hurreko arrazoia da, “Idazlan Guztiak” deritzon 1556 orriko liburua irakurri barri dodala. Mila esker emon beharreko gara euskaldunok Luis Baraiazarrari eta Julen Urkiza giza-erleei.
Saioa Torre Gereketa
Lezamako Larretzalde etxean ikusi eban lehenengoz argia Mikel Zarate Lejarragak 1933ko martian. Hogei urtegaz Derioko Seminarioan sartu zan, abade ikasketak egiteko. Euskaldun alfabetaubakoa zan eta Bermeoko Eutiki Zulueta abadearen eraginez, euskerea lantzeari ekin eutson. Ordutik aurrera euskal gogoa sortu jakon eta irakasle lanetan ibili zan Deustuko Unibersidadeko Euskal Filologia Sailean, abadetza itxi barik beti be. Hezkuntza arloan, Euskal Literatura I eta II dira bere obrarik garrantzitsuenak.
Euskera batuaren bultzatzaile nabarmena izan zan, bere lanetan bizkaierea be topau geinken arren. Euskalki danak hartzen ebazan gogoan, ta berearen alde gogor egiten eban. Halan da be, baturanzko jokerea gehiago igarten jako, honek arazo bat edo beste ekarri eutson arren. Lantzen ebazan generoei jagokenez, prosea eta poesia nabarmendu behar dira. Gaiak, barriz, danetarikoak ziran, berbarako, tradizinoak, folklorea eta burruka politikoak.
Idazlearen heriotzearen mende laurena gogorarazoteko ‘Gure Mikel’ liburua argitarau dabe. Duda barik, Zarate ezagutzeko biderik onena. Egileen artean Juan Luis Goikoetxea Arrieta dogu, ta gure kuriosidadea asetu guran itaun honeei erantzun deutse:
1.- Zelan sortu zan liburua idazteko egitasmoa? Nondik-norakoa izan da datu-bilketea?
Orain hiru urte hasi zan. Zelan? Batxilerreko lehen kurtsoan neukazan ikasle biri Mikel Zarateren ganeko grabaketak agindu neutsezanean. Harrezkero, IƱaki Aretxabaleta eta Iskander Ojanguren neugaz ibili dira. Iskander zorigogorrean auto istripuak eroan euskun. Goietan bego. Ordutik aurrera Mikelen ezagunengana jo dogu; Mikelen etxekoengana; auzoetara: Geriara, Lauroetara; haren ikasleakanaz...; magnetofoia, argazki makinea, transkripzinoak, inprentako zuzenketak... Argazki bilketea, liburuan argitaratu bakoak sartu doguz eta beste asko gorde. Zurtz egin artean entzun izan dogu herritarren testuak sortzeko trebetasuna eta artea. Azken baten, zein estimaua izan zan Mikel izenburuak berak dinosku: Gure Mikel.
2.- Liburuan herritarren ekarpenek garrantzi berezia daukie, izan be, eurak izan dira Mikel abadea, laguna, kirolaria eta euskaltzalea ezagutu ebenak. Ze eretxi orokor jaso dozue eurekandik?
Herritarrek besoak zabalik hartu gaitue. Giltza Mikel Zarate entzutea izan da. Kontau deuskuezanak gehienetan historia-historia dira. Halanda guzti, hogeita bost urte ez doaz hutsean eta, informatzaileak gehitukoak be badira; informatzaileak berak bizikoak be bai. Edozelan bere, Mikel ederto baten ezagutu daiteke liburuan. Inork josi deutsan erropaz agertzen da Mikel, baina eder beti bere.
Horrezaz ganera, irakurle zuhurrak Mikel Zarateren bizitzako bidean, azaleko itsasontziaz ganera, barrutik doan eleizea ikusten be jakin behar leuke, Gure Mikel azal eta hazur, ezkutu eta agiriko, gorputz eta arimako ulertu gura bada.