Jan-edanak  III. urtea // 48. zenbakia

Idiazabal gaztaiaren espumea


Idiazabal gaztaiaren espumea

Osogaiak:

- 700 gr. Esne-tela.
- 200 gr. Idiazabal gaztai keztatua.
- Gatz apur bat.

Zelan egin:

Esne-tela kazola baten ipiniko dogu surtan ta bertara gaineratuko deutsagu Idiazabal gaztai birrindua ta gatza. Dana bost minututan egosten itxiko dogu ta ostean lapikoa surtatik kanpora atara ta hotzitzen itxiko dogu. Behin esne-tela gaztai gustoagaz ondo hoztuta dagoanean, sifoi barrura botako dogu nahastea. Gero, nitrogeno kargea sartuko deutsagu, sifoia gora eta bera indarrez ta ondo mobiduz. Era horretara, Idiazabal gaztai espumea lortuko dogu.

Esandako moduan, plantxan egindako solomillo zati baten lagungarria izan leiteke. On egin!

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Kaixo lagunok, oraingoan, teknika barri bat landuko dogu, desbardina ta suete askotan ezezaguna, espuma bat egingo dogu ta. Ahoan sentsazino berezia topauko dogu, eta gustoa bera ahoan desegingo jaku.

Errezeta honetarako sifoia eta nitrogeno kargak behar doguz. Tresna honeek gaur egun sukalderako tresnak saltzen dituen edozein dendatan topau geinkez, edo ta dendariak berak lortu ahal deuskuz. Sifoia eta nitrogenoa behar da guk nahi dogun gustoko espumea lortzeko.

Landuko dogun espuma hau okelea oinarri dauen plater baterako oso aproposa da, baita postre baten lagungarri izateko be.