Munduko ardao libururik onena: Mikel Garaizabalek idatzitakoa
Gourmand World Cook-book izan da saria emon deutsona. Euskaraz eta erdaraz idatzitako liburuaren sarreran Euskal Herrian daukaguzan zazpi jatorri izendapenen ganean egiten da berba, baita ardaoen ezaugarri desbardinen ganean be. Garaizabalen helburua ardaoaren kultureari bultzadea emotea da, baina modu sinple batean. Horregaitik, kaleko jente normalari ardao-katea zelan egiten dan erakutsi gura deutso.
Sariko epaimahaian munduko leku guztietako jentea egoan eta 4.000 lan baino gehiago jaso ebezan, 60 herrialde desbardinetakoak eta 40 hizkuntza baino gehiagotan. Halan da be, Elorrioko gazteak osterea egin behar izan dau Bartzelonara, Eusko Jaurlaritzeak argitaratutako liburuari emon deutsen sari garrantzitsua jasoteko.
Zorionak, beraz, Mikel Garaizabal Bizkaie!, Aldizkari Elektronikoa egiten dogun guztion partez (Mikel Garaizabal Bizkaie!-ko kolaboratzailea da).
Atxapunte
Pozik egoteko zergaitiak ez jakoz falta Elorrioko Mikel Garaizabali. Izan be, ardaoen ganeko munduko libururik onenaren Gourmand saria eskuratu dau enologo eta sommelier bizkaitarrak. Beste zortzi liburugaz egon da lehian, Britainia Handiko, AEBtako, Kanadako, Frantziako, Alemaniako, Japongo, Lituaniako eta Suediako argitalpenakaz hain zuzen be. Halan da be, onenetan onena izatea lortu dau ‘Euskal Herriko Ardoak-Vinos de Euskal Herria’ liburuak.