Jan-edanak  III. urtea // 47. zenbakia

Idiazabal gaztaiaren espumea

Osogaiak:

 700 gr. Esne-tela.
 200 gr. Idiazabal gaztai keztatua.
 Gatz apur bat.

Zelan egin:

Ikusten dozuenez osogai gitxigaz ta tresna berezi horreekaz espuma bat lortzeko kapaz izango gara.

Esne-tela kazola baten ipiniko dogu surtan ta bertara gaineratuko deutsagu Idiazabal gaztai birrindua ta gatza. Dana bost minututan egosten itxiko dogu ta ostean lapikoa surtatik kanpora atarako dogu ta hozten itxiko dogu. Behin esne-tela gaztai gustoagaz ondo hoztuta dagoanean, sifoi barrura botako dogu nahastea. Gero, nitrogeno kargea sartuko deutsagu, sifoia gora eta bera indarrez ta ondo mobiduz. Horrela, Idiazabal gaztai espumea lortuko dogu.

Esandako moduan, plantxan egindako solomillo zati baten lagungarria izan leiteke. On egin!

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Kaixo lagunok, ikusi doguz orain arte hainbat eta hainbat errezeta desbardin, bai ensaladak, jaki beroak, okelak, arrainak, postreak...; danak teknika desbardinak landuta, batzuetan errezak edo ezagunagoak eta bestetan, ostera, ezezagunagoak. Azken horreen artean laban egositakoak, sueztituak, laban erretakoak eta era horretakoak egon dira.

Oraingoan, teknika barri bat landuko dogu, jaki lagungarri bat preparauko dogu, desbardina ta suete askotan ezezaguna, espuma bat egingo dogu ta. Ahoan senzazino berezia topauko dogu, eta gustoa bera ahoan desegingo jaku.

Errezeta honetarako sifoia eta nitrogeno kargak euki behar doguz. Tresna honeek gaur egun sukalderako tresnak saltzen dabezan edozein dendatan topau geinkez, edo ta dendariak berak lortu ahal deuskuz. Sifoia eta nitrogenoa behar da guk nahi dogun gustoko espumea lortzeko.

Landuko dogun espuma hau okelea oinarri dauan plater baterako oso aproposa da, baita postre baten lagungarri izateko be.