The Jeevas. Cowboys & indians. Mushroom Pillow
Air: 'Talkie Walkie'
Elektronika munduan dabilen Frantziar bikotea. Orain urte batzuk, 1998an 'Moon Safari' deituriko diskoa plazaratu eben, oso gomendagarria nire uste apalean. Soffia Coppola zine zuzendariagaz lan egindakoak dira 'Virgine Suicides' pelikulan eta baita 'Lost in Translation' film estreinau barrian.
Gaur egun, bazter guztietan zabal dabilen musika elektronikoaren munduan, disko bikaina da. Bertan, melodÃa leunak ugari topauko dozuez eta intimidadea beharrezkoa izaten dan momentuetarako oso aproposa dala pentsetan dot.
Gotzon Uribe
The Jeevas: Cowboys & indians. Mushroom Pillow.
The Jeevas taldea sasoi batean Kula Shaker taldean ibilitako Crispian Mills kantariaren proiektu barria da. Eskuartean dogun hau euren bigarren diskoa da. Joan dan irailean, Gasteizeko Azkena Jaialdian ikusi genduzan zuzenean eta benetan ederra izan zan.
Inglesak izan arren, euren kantuetan ukutu amerikarra igarten da eta aparteko ahaleginak egiten ditue country-a, eta power pop doinuak buztartzeko. Hori bai, popa da nagusi diskoan eta musikalidade argia eta alaia lortu dabe. Cowboys & Indians diskoan bersino bi topauko dozuez, batetik, Creedende Clearwater Revival taldearen 'Have you ever seen the rain?' eta, bestetik, Bob Dylan-en 'Masters of War'.