Logela Multimedia-ren eskutik “ohe haundi bat”
Esperimentazinoaren eta sormenaren bidean, era horretako esperientziak sano interesgarriak dira eta musikearen arloa aberasteaz ganera, arte adierazpide asko buztartzeko eta indartzeko balio dabe. Gauzak holan, musikeagaz zein beste adierazpide batzuekaz esperimentetea arriskutsua izan daiteken arren, era koherentean egin ezkero, oso aberasgarria da.
Logela Multimediaren filosofia ekoizpen digitalak eszenaratzea da baina informazino gehiago behar izan ezkero, hona hemen euren direkzinoa:
http://www.logela.org
Gotzon Uribe
Zorionez, Euskal Herrian be badogu jentea musikea eta bestelako arte adierazpideak lotzeko asmoagaz behar baino arrisku handiagoak hartzen dabezanak. Ez da bakarrik Bartzelona, Londres edota Chicago –beste uri handi batzuen artean- moduko lekuetan pasetan. Musikea oinarri zein elementu moduan erabiliz, experimentazinorako bidea zabaltzen dabiz Euskal Herriko artista, kolektibo eta musikariak. Oraintsu, Musica Ex Machina jaialdiaren bigarren edizinoa izan dugu adibiderik argiena.
Gaiaren harian, durangaldetik Logela Multimedia Kolektiboaren beharra goraipatu gurako neuke. Hain zuzen, orain hilabete batzuk Logela Kolektiboak “Ohe handi bat” tituluko lana estreinau eban, dokumental interaktibo bat zehatz esateko. Bertan musikea, irudiak, dantzea, arte plastikoak eta antzerkia ezin hobeto buztartzen dira. Proiektu honetan bidaia desbardin bi azaltzen dira, bata iparralderantz trenez, graffiti-aren artea oinarri-oinarrian hartuta, eta bestea hegoalderantz, kotxez, Afrikako etorkinen gaian oinarrituta. Persona itsu bat (Gorka Fernández) kontakizunaren hari nagusia da, hain zuzen usaimenaren bitartez datozen sensazinoak kontuan hartuta. Berez, usain desbardinek zeresan haundia daukie ikuskizunean, izan be, hiru atal nagusi dagoz eta bakotxean usain bat.
Ikuskizunean, zuzeneko musikeak be badauka bere lekua. Non Demontre taldeko Ander Garaizabal, Gorka Molero eta Miguel Alonso dira protagonista. Beste alde batetik, aitatutakoez ganera, badira beste osogai edo atal batzuk be: Alde batetik, lanean bertan graffiti-a egiten bi artista agertzen dira; bestetik, bideojockey batek eta dantzari batek be parte hartzen dabe.