'Pasinoak' 20 miloe dolar inguru batu zituan estreinaldian
Gibson-ek pagautakoa
Pelikula hau, Gibson-en esanetan, ebanjelioen berbarik berbako bertsinoa dana, merkatuan 4.000 kopia ipinita estreinau zan Estadu Batuetako zinemarik gehienetan.
Banaketea, beraz, ikaragarria izan da, obra hau independentetzat jo dala kontuan hartzen badogu, Gibson-ek oso-osoan finantzau dauela, bere poltsikotik 30 miloe dolar atarata.
Emonaldietan be hainbat ezbehar izan ziran, esate baterako andre baten heriotzea, filma ikusi bitartean. Ganera, nahiko kritikatua izan da irudien gordinkeriagaitik. Hildakoak, 50 urte ingurukoak, bihotzekoa izan eban goizean egindako emonaldi horreetariko baten, Kansasen.
'Pasinoa' pelikulearen arrakastea aprobetxauta, beste moda barri bat sortu da, Jesus kurutzean ipinteko untzeen kopiak saltzea, hatan be. Hori bultzatzen dauen webgunea ondokoa dozue: http://www.thepassionofthechrist.com
Joseba Terreros
'Kristoren Pasinoa' filmak, Nazareteko Jesusen bizitzearen azken 12 orduen ganekoak, 20 miloe dolar inguru batuko ditu estreinaldian, pelikulearen produktoreek emondako datuen arabera. Hori egia balitz, Mel Gibsonek denpora gitxian berreskuratu leikez film honetan gastautako 30 miloeak.
Bere burua katoliko tradizionalistatzat joten dauan Gibson-en pelikula polemiko honen ganeko lehenengo kalkuluek dinoe zazpi miloe inguru lortu zituala Estadu Batuetan eta Kanadan 'Hauts Egunean' izandako goizeko emonaldi berezietan.
Ganera, Rob Schwartz-ek, pelikulea banatzen dauen Newmarket enpresearen buruak, aitatu dau aldez aurretik hiru miloe dolar lortu zituala egun bat lehenago talde erlijiosoentzat egindako emonaldi pribatuetan.
Filmaren produkzino etxearen inguruko iturriek adierazo dabenez, hispanoak ugariak diran urietan, berbarako Los Angeles, New York, Chicago, Miami, San Francisco, Dallas eta San Antonion, emonaldi gehien-gehienak ikuslez josita egon dira.