Txutxu-mutxuan  III. urtea // 47. zenbakia

Gasolindegiak eta sakelako telefonoak

Arriskutsua da gasolindegi baten sakelako telefonoa biztuta eukitea? Eta halan bada, zergaitik hori?

Orduan zer pasetan zan benetan? Ba, arropea tapizeriaren kontra igurdikeran, elektrizidade estatikoaz beteten ziran. Eta karga hori nahikoa zan txinparta bat sortzeko, eskua edo arropea behar beste hurreratzen baeben gasolina-hornitegiko metalezko aldera. Txinparta horrek bizten eban hornitegia inguratzen eban gasolinaren lurruna.

Edozelan be, 'mini-sute' hori ez zan nahikoa gasolindegiaren txorrota nagusia isiotzeko, horrek askoz be energia handiagoa behar daualako (gogora ekarri behar da gasolina oso hoztaile ona dala). Kontua zan txinpartea sentidukeran mangerea arin be arin askatzen zala eta horrek gasolinearen jarioa eteten eban; ondorioz, tangada txiki-txiki eta ia ikusezin batzuk sortzen ziran, suete txiki bat eraginez (gasolinearen kantidadea askoz be txikerragoa izatean, energia gitxiago behar zan bizteko).

Hau guztiau esanda, azpimarratu behar da azterlan hau oso mugatua izan dala; beraz, emoitzak ezin orokortu daitekez eta ezin esan daiteke sakelako telefonoak erru guztietatik libre dagozanik. Edozelan be, gauza bat argi dago: ezbehar mueta horreek guztiz arraroak izaten dira. Dana dala, eskukoa amatetea ez da bape gauza gatxa.

Begiluzea

Azken aldion, puri-purian dagoan gaia daukagu honako hau; izan be, gehienok gomutan eukiko dozue trafikoaren ganeko legeria barriak sakelako telefonoa gasolindegietan beren beregi erabiltea galazo dauala.

Egia esan, sakelako telefonoaren erabilereak sute edo leherketa bat eragiteko arriskua ia-ia hutsaren hurrengo dala esan leiteke, eskuko telefono honek emoten dauan erradiazino elektromagnetikoa oso txikerra izateaz ganera, zirkuitu elektronikoak ondo be ondo babestuta dagozalako; halandaze, gasolinaren lurruna isiotzeko behar besteko indarra daukan txinparta elektriko bat sortu eragiteko aukerea ia baztertu beharra dago.

Edozelan be, onartu behar da kasu bakan batzuetan sakelako telefonoak tarteko izan dirala gasolindegietako suteetan; beraz, dudarik euki ezkero, zuhurragoa izaten da galazotea. Baina, hori guztiori gorabehera, azterlan independiente batek frogatu dau eskukoak ez ebala zerikusirik euki horrelako ezbeharretan, ezpada guztiz bitxia dan jazoera arraro batek.

Suteak eta elektrizidade estatikoa

AEBetan zientziagaz erlazinoa daukien uriko mito eta kondairak aztertzen dabilen talde batek erakutsi gura izan eban ia sakelakoak benetan esaten zan baizen arriskutsuak ete ziran; horretarako, hainbat proba egin ebazan kontrolpean eukien ingurune baten; bertan eskuko telefono bat martxan ipini eta lekua gasolinaren lurrunaz bete eben. Horrela, deiak egin eta jasoteari ekin eutsien eten barik eta sakelakoari antenearen babesgarria kendu eutsien, modu horretan txinpartea errezago sortzen zan ikusteko.

Emoitzea hasikera batetik argi euki eben: ez zan ez txinpartik ez eta suterik be. Sakelako telefonoa ez ei zan suteen erreduna. Baina orduan, zein zan benetako eragilea?

Suteak izan ziran gasolindegietako zintak ikusiz, atara ahal izan ebezan ondorioak argigarriak baizen bitxiak izan ziran: sakelako telefonoaren erabiltzaileek autoari gasolina botaten hasi eta dei bat jasoten eben. Auto barruan itxitako eskukoaren bila joan behar. Abiadan jesarten ziran arinago hartzeko, abiada baten be zutunduz. Ahor benetako gakoa.