Jan-edanak  III. urtea // 47. zenbakia

Errioxan egingo dabe ardaoaren kulturearen ganeko munduko museorik handiena


Museoko sei areto iraunkorrotan mahastizaintza eta ardaoaren elaborazinoaren prozesuak izango dira ikusgai.

1. Aretoa : ¨Jaio, hazi eta heldu¨

Handiena da eta bertan ardaoaren kulturan zehar, sortu zanetik gaur arteko garapena izango dogu aztergai. Ardaoaren elaborazinoan antxina erabilten ziran tresnak erakusten dira, besteak beste, Baradan herrian XVIII. mendean erabilitako dolare erraldoi bat.

2. Aretoa : "Esentziak gorde"

Areto honetan, ardaoaren ezaugarriak ondoen gorde eta mantentzeko erabili dan ontziteria erakusten da. Besteak beste, kupelak zelan egiten diran eta botilearen garapena, antxinatik gaur egunera arte

3. Aretoa : "Bodegea (edo upeldegia) : Amesa"

Bodegatan egiten diran prozesu dinamikoak (filtrazinoak, trasiegoak, etab.) erakusten dira. Horrezaz ganera, ardaoaren salerosketearen historia, antxinako anforak, neurri desbardinetako ontziteriak, garrafoiak eta kantarak be ikusi ahal izango dira.

4. Aretoa : "Ardaoa artea eta ikur"

Areto honetan, ardaoagaz zerikusia daukien aztarna arkeologikoak eta artelanak erakusten dira: aztarna egipziarrak, kratera grekoak eta Picasso eta Soroyaren pintura baliotsuak.

5. Aretoa: "Zabaldu, serbidu eta bizi"

Botilea edegi eta ardaoa probetan dogun momentura arteko pausuak erakusten dira. Bertan, 4000 kortxo-kentzeko bildumea, munduko handiena egongo da.

6. Aretoa : "Bacoren lorategia"

Museoaren kanpo aldean, lorategi ederra dago eta bertan mundu zabaleko 250 mahats bariedade inguru topau geinkez.

Imanol Sarasola,
Enologoa.

Izan be, bederatzi mila metro kuadro izango ditu eta mila objektutik gora ikusgai; Briones herrian egingo dau Vivanco familiak bere upeltegiaren alboan, bodega horretako zati bat, upeltegia hain zuzen, museoaren atal bat izango dalarik.

Entzute handikoa da Vivanco familia ardaogintzan, bere produkzinoa Errioxako handienetarikoa baita.

Pedro Vivanco Gonzalez izan zan sortzailea Alberite herrian 1915ean. Sorreratik pasa dan mendean zehar hazten joan dan proiektua dogu eta bere momenturik onena 40. hamarkadea izan zan; sortzailearen ilobak, Pedro Vivanco Paracuellosek, ardaogintzaren inguruan eukan zaletasuna bide, urte askotako bilduma baliotsua egitea lortu eban. Besteak beste leku desbardinetako ardaoak, ardaogintzan eta mahastizaintzan erabilitako tresnak eta bestelakoak batzen joan zan; horren harian, Dinastia Vivanco Fundazinoa sortu eban ikerketea eta ikasketak bultzatzeko, eta esandako moduan, horren ekinbidez udabarri bueltan museoak ateak zabalduko ditu.

Jesus Marino Pascual arkitektoak eregitako museo honek erakusketa areto iraunkorrak, aldikakoak, fundazinoaren dokumentazino zentroa, berbaldietarako aretoa, ardaoa probetako gelak, jatetxea, kafetegia, dendak, jolaserako umeen parkea, lorategiak eta aparkalekua izango ditu.