Kulturea  III. urtea // 47. zenbakia

Eibar, antzerkiaren uriburua


Euskal antzerki taldeak sei dira: Gorringo taldeak hain arrakasta handia lortu dauan “Kutsidazu bidea Ixabel” emon eban zezeilaren 28an, Narruzko Zezen eibartarrek “Historia de una escalera” eskainiko dabe martiaren 8an, Vaiven Produccionesek “Bittor Ghezk” lana emongo dau euskeraz martiaren 13an, Markeliñek “Punto rabo” taularatuko dau martiaren 17an, Chusma Teatro bilbotarrek “Expansiones” erakutsiko dabe martiaren 23an, eta azkenik, Ados Teatroaren “Las mujeres de verdad tienen curvas” antzezlan umoretsua ikusteko aukerea egongo da martiaren 25ean.

Ganera, kontutan hartu behar da izen handiko talde eta obrak egongo dirala Eibarren, ia egunero egon be. Edozein egunetan Eibarrera joateko erabagia hartzen badozue, seguruenik antzezlanen bat ikusteko modua eukiko dozue, arrastiko orduetan danak be. Edozelan be, antzerkia topetako aukerarik handiena martiaren 20an dago, zapatu horretan hiru obra taularatuko dira eta: 18:30ean, Cia. Total Memos taldeak “Nena guapa, por favor, los postres” emongo dau; 21:00etan, La Baldufa konpainiak “Catacrack” eskainiko dau; eta 23:30ean, barriz, Riki Lópezen “El hombre más feliz del mundo” obrea ikusi ahal izango da.

Atzerritik etorritako konpainien artean, aitagarriena Frantziako La Stravagante taldea da, bere “Caravan” lanagaz. Martiaren 6an emongo dabe Alain Vigneauren pieza baten oinarritutako ikuskizun hori, 19:00etan. Eszenan musikari bat, pailazo bat eta tren elektriko bat topauko doguz, klima poetikoa sortuz eta zirkuko teknikak ezagutzen ez genduzan dimensinoetara helduz. Konplizidadea, komikotasuna, emozinoa eta musikea, ikuslearen bihotzeraino helduko dan ikuskizunean, umeentzako eta umeak ez diranentzako.

Antolatzaileek 140.000 euroko aurrekontua euki dabe, Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen eskutik.

Julen Gabiria

Euskal Herrian antzerkiagaz lotura berezia dagoala gauza jakina da. Mailarik profesionalenetik hasi eta herrikoienera heldu arte, antzerkia egiteko eta bizitzeko moduak asko eta sano desbardinak dira. Euskal kulturearen historia txikian be, antzerkia beti egon da presente, eta batzuetan historia horretako protagonista handia be izan da. Baina euskal antzerkiak, beharbada, XX. mendean lortu eban loraldia, antzerkigile handi askoren eskutik: Toribio Altzaga, Piarres Lartzabal, Antonio Labaien eta beste askori esker, antzerkia herrira hurreratu zan, eta errealidade politiko latza kritiketako modua izan zan.

Eta gaur egun be, antzerkigintza profesionala goi mailan dagoanean, herri batzuetan antzerkia barru-barrutik bizi da, eta kapaz dira hilabete irauten daben jardunaldiak antolatzeko be. Horixe pasetan da, esate baterako, Eibarren: zezeilaren 24tik martiaren 29ra, Antzerki Topaketak egiten dabiz bertan. Tradizinoa benetakoa eta kontuan hartzekoa dala erakusten dauan datu bat: aurtengoa 27. ekitaldia izango da.

Urtero legez, Narruzko Zezen antzerki taldeak eta Uni Kultur Alkarteak antolatutako jardunaldiei esker, herriko kaleak eta Unibersidadeko aretoa teatroz jantziko dira, eta 25 ikuskizun egongo dira ikusgai. Horretarako, Euskal Herriko zein nazinoarteko 22 konpainia etorriko dira Eibarrera. Aitagarria da, ganera, sei ikuskizun lehenengo biderrez ikusi ahal izango dirala Euskal Herrian. Eibarrekoa jardunaldi herrikoia da, duda barik: alde batetik, erakarten dauan jente kopuruak argi erakusten dau hori; bestetik, konbitea egiten deutsien taldeen artean beti egoten dira unibersidade mailakoak edo profesionalak ez diran taldeak.

Ohiko programazinotik aparte, beste ekitaldi batzuk be preparau dabez. Jardunaldiei hasikerea emoteko, esate baterako, Juan Echanove aktoreak berbaldia emon eban, “Aktorearen eta antzerkiaren papela gaur eguneko kulturaren egoeran” gaia hartuta. Horrezaz ganera, ezin da ahaztu Narruzko Zezen Sariak emongo dirala, arte eszenikoaren ganeko artikuluen eta antzerkirako testuen atalean. Sari horreen bidez, Eibarko eskoletako ikasleak antzerkiaren mundura erakarri gura ditue.

Urtero legez, komediak, dramak eta beste generoetako antzezlanek lekua eukiko dabe Eibarren. Baina, hori ezeze, operea eta dantzea ikusteko aukerea be egongo da aurten. Opereari jagokonez, XIX. mendeko Il matrimonio secreto obrea izango da Euroescena konpainiak jentearen aurrera eroango dauana, martiaren 12an. Operea lehenengoz programau dabe Eibarren, baina dantzearen kasuan ez da gauza bera pasau: igaz ez zan holako ikuskizunik egon, baina aurten barriro euki dabe dantzea taularatzeko aukerea. Obra hori martiaren 26an emongo dau Kukai-Tanttaka taldeak: “1937, gogoaren bidezidorretatik” da lanaren izenburua, eta, bertan, Gerra Zibilean Euskal Herritik iges egindako ume batzuen zazpi historia kontetan ditue, dantza tradizionala eta bideoa buztartuta.