Euskaldunok munduan  III. urtea // 47. zenbakia

Bolivia (III): 'Kokea ikur edo sinbolo nagusia da'

La Paz


Eguneroko bizimoduan be sano inportantea da. Han kafea hartzen dan moduan, hemen, bazkaldu ostean, kokea mastiketan da. Eraginak honeek dira: ahoan anestesia modukoa, alaitasuna, adimena zabaltzen danaren eta gorputzak indar gehiago daukanaren sensazinoa eta abar. Mastiketako orriari zanak kendu behar jakoz, gero ahoan sartu eta haginka egiteko. Apur bat baino ez dogu mastikauko; gero, bertan itxi behar da eta txistuagaz nahasten danean, urak urtengo dau. Hamar-hamabost minutuko eragina dauka; ostean, orri gehiago sartu behar dira.

Kokea mastiketea kaltegarria baino gehiago onuragarria da. Ikerketen arabera, egunero kokea mastiketeak mineralak eta bitaminak emoten ditu. Halandaze, koka-mastikatzaileen artean ez dago desnutrizinorik. Andeetako jentearentzat onurak ez dira horreek bakarrik: behar egiteko gaitasuna handitzen jake; arnasbideak zabaldu, oxigenazinoa handiagoa da (eta hori inportantea da altueran); enboliak izateko arrisku txikiagoa daukie; glukosea hobeto hartzen dabe...; argi dago bertoko jentearentzat kokea inportantea dala ta mendez-mende hemengo bizimoduari egokitzen lagundu deutse.

Historiak, baina, bestelako ikuspuntua emon deusku. Konkistatzaileak hona etorri ziranean, kokea galarazo egin eben. Baina gero koka-mastikatzaileek behar gehiago egiten ebela jaubetu ziran. Hori dala ta, kokearen ganeko debekua kendu eta zergea ezarri eutsien. Gaur egun, kokea hirugarren munduko arazo moduan aurkeztu gura dabe. Errealidadea bestelakoa da, baina. Lehenengo munduak itzelezko negozioa egiten dau kokeagaz, izan be, kokatik ataratako dirua bankuetan zuritzen dabe. Lehen mundurako kokea Hego Amerikan hazten da eta askotan abioiz eroaten dabe zuzenean. Boliviatarrek gehienetan ez dabe hor esku-hartzerik izaten.

1950ean Howard Fondak Nazino Batuetan hau esan eban: '…koka-mastiketea da Andeetako herrietan dagoan adimen-atzerapenaren eta probreziaren erantzulea'. Halanda ze, arazoa orain dala urte asko hasi zan. Hemen, ostera, koka-orria merkatuetan saltzen da eta Andeetako jentearen bizimoduaren parte da. Guk holan ikusi dogu.

Oharra: Artikuluko informazinoa Kokearen Museoan jasotakoa da.

Iratxe Ormatza


Bolivian hiru hizkuntza dagoz: aimara, kitxua eta gaztelania. Hizkuntza nagusiak aimara eta kitxua dira. Titikakatik Boliviara sartu ginanetik aimaraz entzun dogu lotu barik. Euren ama hizkuntzea da, gugaz gaztelaniaz egiten daben arren. Aimara da, beraz, Bolivian gehien egiten dan hizkuntzea. Kitxua sano zabalduta dago eta gaztelaniaz baino gehiago entzuten da. Hizkuntzeak taldeak banatzen ditu, eta langileen sindikatuak be horren arabera dagoz bananduta. Aimaratarrak gehiago dira eta horregaitik indar handiagokoak dira. Gobernuaren kontra altxau ziranean ikusi ahal izan genduan sindikatuak oso indartsuak dirala. Boliviatarrak sano trankilak, berba gitxikoak eta apalak badira be, bidebagakeria ikusten dabenean, matxinatu egiten dira. Euren bizimoduan nasaiak dira, baina era berean gogorrak, eta argi daukiez zeintzuk diran euren eskubideak (gitxi izan arren). Harrigarria da zein gogorra dan euren bizimodua, batez be Boliviako alderdi batzuetan. Baina horrek ez deutse trabarik egiten ez bidebagakerien kontra burruka egiteko ezta euren duintasuna agertzeko be. Berbarako, hemen egon garan bitartean hainbat manifestazino egin dituela esan geinke: ikasleak, funzionarioak, kokaina nekazariak…; txolitek, umeek eta gizonek bat egin dabe bizimodu hobea eskatzeko eta boliviarrentzako kaltegarriak diran erabagiak (berbarako, gasarena) txarresteko.

Kokainea da askotan leku okerretik oratu izan dan beste gai bat. Kokea Boliviako historiaren zati bat da, bizimoduan sartuta egon dana eta dagoana. Izan be, altuera handietako bizimodura egokitzen laguntzen dau (Kokearen Museoan irakurri ahal izan dogunez). Andeetako kulturen erroetan dagoala argi dago. Hemengo kontakizunen arabera, Inkek Mamakoka euren sorburutzat hartzen dabe. Sindin Loka lehen inkea izan zan eta Mama Coca izeneko andreagaz ezkondu zanean, Cusco konkistau eta holan hasi zan inken inperioa.

Kokea ikur edo sinbolo nagusia da arbasoei eta Pachamamari (Ama lurrari) erregaluak egiterakoan, uzta ona eskertzerakoan, osasuna eskatzerakoan…; landara sagradua da. Han ardaoa erabilten dan moduan (mezatan, lagunartean, familian…), hemen kokea erabilten dabe.