Musikea  III. urtea // 46. zenbakia

'Conflict Noise' taldeak lehenengo diskoa aurkeztu dau

'Gatazkeari ez deutsagu mozorrorik ipini behar'


Ilusinoa ez jake falta mutil bilbotarrei. Musika mueta honegaz bideak zabaldu gura dabez, inguruotan asko entzuten ez dala ondo dakielako. Euren burua ezagutarazoteko biderik onena kontzertuak dira, eta martiaren 20an Laudion topau geinkez Erasogaz batera; apirilean, Altsasun; maiatzaren 15ean Basauriko gaztetxean eta 22an Tolosan, Lor taldeagaz. Horrezaz ganera, Bilboko Kafe Antzokian, Bergarako Jam Aretoan eta beste hainbat lekutan be joko dabela aurreratu euskuen aurkezpen egunean.

Holan ba, etorkizunari ateak zabaldu deutsoz Conflict Noisek. Euran lemea izan leitekenari kasu egiten badeutsagu (‘Soinua, zaratea eta iskanbila; joan bila’) bolada onak etorriko jakozala dudarik ez dago.

Saioa Torre Gereketa

Gogorra. Hau izan da ‘Uhinak’ tituluagaz Conflict Noise taldeak bere lehenengo diskoaren aurkezpen egunean gehien entzun genduan berbea. Gorka (bateria), Ortzi (gitarrea), Asier (gitarrea), Sendoa (ahots) eta Jon (baxua) dira oinarrian thrash-a baina death eta hard-core musikea be lantzen daben taldeko partaideak. Bost urte daroez batera, baina lehenengo diskoa ez dabe orain arte atara. Halan da be, maketea grabatu eben. Ortzi kitarra-jolearen esanetan, taldearen helburua ‘jentearengana ailegetea da’. Urteetan zehar egindako lanaren ondorio moduan definidu eban diskoa. Gorka, bateria-jolea, urrunago joan zan definizinoetan. Holan, ‘kulturea kriminalizauta dago eta guk badakigu beto arazoak euki geinkezala; berba egiten ixten ez deuskuen legez, guk musika mueta honen bidez esaten dogu gura doguna, barruan daukaguna’ moduko adierazpen zorrotzak egin ebazan.

‘Conflict Noise’. Izenean bertan topau geinke taldearen oinarria: gatazkea. Eurak dira identidade gatazkatsua daukiela onartzen daben lehenengoak, bai izenari jagokonean, baita musika atalean be. Honen guztiaren buztarketeak zalapartea dakar eta emoitzak gogorrak dira. Kanten berbak kide danen artean pentsetan dabez; halan da be, euskerazkoen egilea Ortzi da. Badakie garaiotan berbok gatazkea sortarazo leikiela, baina Oihuka disketxeko arduradunaren esanetan, ‘egunotan Euskal Herrian argitaratzen dan guztiak euki leike arazoren bat berben gogortasuna dala ta’. Ritxi Aizpuruk taldearen izakera gatazkatsua dala gehien gustetan jakon puntua dala autortu dau, baita politikeagaz eta gizarteagaz daukon lotura zuzena be. Ganera, Conflict Noisek daukon abiadurea be nabarmentzen dau.