Euskaldunok munduan  III. urtea // 46. zenbakia

Beste Euskal Etxe bat New York-en


Emilia Doyaga izan zan ekimenaren bultzatzaile nagusia. Harro dago New York-eko lehenengo euskal etxearen sortzaileetariko bat izateaz (Brooklyn) eta orain beste bat martxan ipinteko erronkeagaz gogor dabil, Manhattanen hain zuzen be. New York-eko Unibersidadeko irakaslea izandakoa da eta St. John´s Unibersidadean be eskolak emon ditu, beste leku askoren artean. Berak dinoanez, asko dira bertan bizi diran euskaldunak. Halan da be, uriburu honetan dagoan bizimodua (askotan gogorra) dala ta, jente askok inguruko auzoetara edo uri txikietara egin dau alde, lasaitasun bila. Hori dala ta, hainbat euskaldun topau geinkez bertako lurretan zehar sakabanatuta. Ezaugarri hau oinarritzat hartuta sortu gura dabe euskal etxe barria. Izan be, zenbat eta uria handiagoa izan, orduan eta gitxiago hurreratzen dira gure kulturearen atzerriko ‘korresponsalietara’.

Denporea aurrera joan ahala arauak eta legeak be egokitzen doaz. Horregaitik, nahiz eta sasoi batean Euzko Etxeako bazkide egiteko aitak behintzat euskalduna izan behar eban, gaur egun hori ez da derrigorrezkoa. Arau barri honegaz euskal kulturea mundu zabalera askozaz gehiago zabaltzen dala uste dau Emilia Doyagak. Ganera, hainbat ekimen topau geinkez egoitzan bertan helburu horregaz, berbarako, euskera klaseak.

Irakurleon artean bateren bat Etxe Orratzen Urira joaten animetan bada, hona hemen datu erabilgarri batzuk:

Izena: Euzko Etxea of New York
Direkzinoa: 307 Eckford Street, Brooklyn, NY, New York 11222
Telefono zenbakia: (718) 383-1974
E-postea: nyeuskoetxea@earthlink.net

Orain, bertara joatea baino ez da falta!

Saioa Torre Gereketa

Itsasoaz bestaldean be gure odol bera daukan jentea dagoala gogoratzea ez da lan erreza izaten. Izan be, eguneroko zereginetan buru-belarri sartuta gagoz eta, salbuespenak salbuespen, ez gara kapaz izaten (batez be astirik ez daukagulako) diasporan dagoan geure familiako bati kartaren bat edo beste bialtzeko. Gabon bueltan, barriz, urte askotan ohituta gagozanez, turroia paketeetan jarri eta korreo zerbitzuari lana emoten deutsagu. Halan da be, gaur egun gauzak aldatzen hasi dira: teknologia barriei esker posible da ia egunero eurekaz kontaktuan egotea, zigilurik eta sobrerik barik. Holan, argazkiak, bideoak, kartak... bialdu ahal deutseguz.

Jakina da, baina, personen arteko hartu-emonak beharrezkoa dira kultura baten oinarriak ondo finkatzeko. Helburu honegaz batez be sortu eben 1913. urtean Ameriketako Estatu Batuetako lehenengo euskal etxea New Yorken: Euzko Etxea.