Jan-edanak  III. urtea // 46. zenbakia

Makailao solomoa porrusalda keztatuagaz


Zelan egin:

Lehenengo eta behin porrusaldea preparetan hasiko gara, horrexegaz emongo dogulako denpora gehien. Horretarako, kazola batean 25 bat gramu oliba-orio eta berakatz-atal bi ipiniko doguz erditik bi eginda. Berakatza kolorea hartzen hasten danean, orduantxe botako doguz patata, porru, zanoria eta kalabazea dana zati-zati eginda. Osogai horreek guztiak su motelean eukiko doguz eta ondoren salda beroa botako dogu ganetik; dana batera hiru ordu laurenez egosten itxiko dogu kazolea tapa bategaz tapauta; esandako moduan, su motelean euki behar da ze bestela urik barik geratuko jaku eta erretako arriskua be egongo da. Denpora tarte hori pasau ostean, turmixean sartu porrusaldea eta kremea egingo dogu. Gero, irakin eta surtatik kanpo atara ostean, gurina, esne-telea eta gatz keztatua ganeratuko doguz. Krema hori gorde egingo dogu geroago makailaoagaz ipinteko.

Berehala, makailaoagaz hasiko gara, porrusaldea hotzitu aurretik. Oliba-orioa jarri behar da ezer baino lehen zartagin batean berakatz zuritu eta erditik bi egindakoakaz; kolorea hartzen dagoala ikusten dozuenean, surtatik atara zartagina eta berakatza oriotatik atara behar da eta jarraian oriotan makailaoa sartuko dogu; su motelean eukiko dogu bakailaoa egin arte. Makailaoa egiteko zenbat denpora beharko dogun zehazteko makailao solomoaren loditasuna kontuan hartu beharko da. Azkenean, aurkezpena baino ez jaku faltako; bakailaoa plater sakonean ataratea da nire proposamena eta inguruan porrusalda keztatua ipintea. On Egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Kaixo irakurleok, zezeila aurrera doa eta guk egunero jan behar dogunez, gauza barriak ikasten jarraituko dogu. Ondo dakizuenez, niri asko gustetan jat makailaoa eta orain arte makinatxu bat errezeta aurkeztu deutsuedaz makailaoa oinarritzat hartuta. Gehiago be badagoz eta bakailaogaz gogaituta ez bazagoze behintzat, gustora hartuko dozue nire proposamena. Jantzi amantala eta goazen eskaratzera.

Makailao solomoa porrusalda keztatuagaz

Osogaiak (4 lagunentzako)

- 125 gramuko lau bakailao solomo.
- Litro erdi oliba-orio.
- Berakatz-atal bi.
- 100 gr. patatea.
- 100 gr. porru garbi.
- 25 gr. zanoria
- 25 gr. kalabazea.
- 25 gr. oliba-orio.
- Berakatz-atal bi.
- Litro bat salda.
- 100 gr. gurin.
- 50 gr. esne-tela.
- Gatz keztatu apur bat.
- Gatza.