Ardaogintza ekologikoa
Anhidrido Sulfurosoaren (ardaoa konserbetan daben produktuetariko bat) erabilerea mugatuta egongo da. Muga hau, ardao normalakaz konparauta, sano bajua izaten da. Ardaoa garbitzerakoan zelulosako filtroak erabiliko dira, baita lur enfusorioak edo jatorri-deitureak ixten deuskuzan materialak be, baina garrantzitsua da jakitea material horreek ez dabela usainik ez gusturik itxi behar. Ardaoa klarifikeran produktu naturalak erabili behar dira, berbarako: zuringoa, buztin hautsa, hidrolizau bako gelatinea, betonita edo esnekiekaz hartutako kaseina.
Azido tartarikoa bota nahi badeutsagu gehieneko mugea hartu beharko dogu kontuan: ardao zuritan gramo bat litroko; ardao baltzean, barriz, 0,5 gramo litroko. Botiletan sartzeko orduan, kortxo naturala ipini beharko dogu. Halan da be, ardao apardun ekologikoetan kortxo mistoa (aglomeratua eta naturala) ipinteko aukerea be badago, baina ardaoagaz kontaktuan dagoan zatiak naturala izan behar dau. Esan beharrik ez dago beiran botilaratu behar dala, berau ondo garbitu ostean.
Gitxi-asko, honeek dira ardao ekologikoaren zigilua lortzeko segidu beharreko pausuak. Amaitzeko, esan beharra dago gero eta ardao ekologiko landuagoak egiten dirala. Euren erronka nagusia ardao modernoen eta normalen mailan egotea da.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.
Aurreko zenbakian mahastizaintza ekologikoari buruz idatzi nebanez, gaur ardaogintza ekologikoaren ganean berba egingo dot. Mahats ekologikoa batzen hasten garan momentutik segidu behar dan araudia azalduko dot, hau da, ardaogintza ekologikoaren nondik-norakoak. Izan be, merkatuan ikusten doguzan ardao normalakaz konparauta sano desbardina da.
Lehenengo ta behin, ta araudiari segidu gura badeutsagu, mahatsa heldutasun puntuan dagoanean, kontu handiagaz batu eta kaxetan sartu beharko dogu. Kaxa horreek garbi egotea nahitaezkoa da eta gehienez 18-20 kiloko kapazidadea euki behar dabe, holan mahats aleak osorik ailegauko diralako upeltegira. Horrezaz ganera, kaxak egiteko materialak aldakatxa izan behar dau. Aldakorra bada, barriz, tapau egin beharko dogu, mahatsak ezaugarri desbardinak hartu leikezalako material horregaz kontaktuan egon ezkero.
Muztioaren hartzidurea sortzen daben legamiek naturalak izan behar dabe, eta ezin da upel-oin artifizialik egin. Hau da, muztio barriari ezin jako hartzidurea hasita daukan muztiorik bota.