Euskaldunok munduan  III. urtea // 45. zenbakia

Cenarrusa Center for Basque Studies

Pete Cenarrusa: ‘Amazonaseko basoa galtzearen parekoa izango litzateke Europako hizkuntzarik zaharrena galtzea’


Honen harira, Pete Cenarrusaren proiektu barria aitatu behar dogu. Bera jaiotzaz amerikarra da, baina gurasoak euskaldunak dira eta bizitza guztian euki dau gure herriagaz lotura zuzena. Lehenago be esan dogun moduan, Idahoko Memoriala aurrera ataraten lagundu ebanetariko bat da Cenarrusa. Horrezaz gan, Euskal Herriko historia, hizkuntzea, kulturea, izakerea eta jatorria ondo ezagutzen dauz. Ezaugarri horreen artean, euskereagaz ardura berezia dauka, eta beronen biziraupena derrigorrezkotzat joten dau. Holan ba, Cenarrusa Center for Basque Studies zentroak Boiseko eta beste leku batzuetako unibersidadeakaz lotura zuzena eukiko dau, batez be oinarrizko ikasketak Euskal Herriko gaiakaz (tartean euskerea be egongo da) buztartzeko.

Ekimen honeekaz guztiakaz, amerikarren eta euskaldunon arteko zubia edegita dago. Orain hartu-emonak estutzea baino ez da falta, komunikazinoa oinarritzat hartuta euskal kultureak batzen dauazan ezaugarri guztiei eusteko helburuagaz beti be.

Atxapunte

Euskal kulturea, hizkuntzea eta ohiturak zabaltzea da Boisen sortu barri daben erakundearen helburua. Idahoko Estaduko Idazkari izandakoa, Pete Cenarrusa, ekimenaren bultzatzaile nagusia da. Orain dala bi urte Dave Bieterr-i (gaur egun Idahoko alkatea) proposamen garrantzitsua egin eutson, gaur egun Idahoko Memoriala moduan ezagutzen dogun hori. Egun hareetan Idahoko Erakunde Legegilearen Estadu Aferen batzordean aurkeztu eben testua eta baita ahobatez onartu be. Ordutik hona gatazkeari amaierea emoteko proposatu ebezan hiru giltzarri nagusiak beteten saiatu dira: biolentziagaz akabetea, bake prozesuari hasikerea emotea eta euskaldunek autodeterminazinorako daukien eskubidea ezagutzea.

Egunotan, Joseba Azkarraga, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia sailburua, itsasoaz bestalde ibili da ta sustraiak dirala ta gugaz hain lotuta dagozan idahotarrak hurretik ezagutu dauz. Dave Bieterregaz alkarrizketa sakonak euki ostean, Euskal Herrira etorteko konbite ofiziala egin deutse bertako Justizia ministroari, gobernadoreari, Estadu Idazkariari eta alderdi errepublikar zein demokratako ordezkariei. Ganera, agintariez ganera, Idahon bizi diran euskal jatorriko herritarrei be eskerrak emon eutsezan. Izan be, amerikarrak diren arren, euran jatorria ez dabe albo batera ixten eta euskal kulturea bizirik mantentzeko ahaleginak egiten dabez.