Musikea  III. urtea // 45. zenbakia

Oreka TX Laponiarako bidean


Orain arte harriakaz eta metalakaz lan egin dabe baina hemetik aurrera lur hareetako paisajean nagusi dan izotzagaz musikea egitea izango da euren erronka barria. Horretarako, girotzeko asmoagaz, Bide Erreala deituriko inguruetan zeharkaldi berezia egingo dabe eskien ganean. Paraje hotz hareekaz ohituko dira eta Kebnekaise mendira (Laponiako altuena) egindako igoereagaz akabauko dabe ibilaldia. Gero, etxera bueltan datozenean, bertan ikasi eta ikusitakoagaz ikus-entzuleen begi eta belarriei gozamena emoten saiatuko dira, batez be, zuzeneko ekitaldietan. Izan be, Oreka TX-en indar erakarlea era horretako emonaldietan dago.

Saioa Torre Gereketa

Lehenago Indian be ibilitakoak dira eta orain, barriz, herrialde eta kultura desbardinetan sakontzeko helburuagaz abiatuko da Oreka TX taldea paraje hotzetara, Laponiako lurretara hain zuzen hogei bat egunetarako planagaz.

Oreka TX Taldearen oinarrizko musikea txalapartea dan arren, berau beste musika estilo batzukaz buztartzen saiatzen dira. Holan, zuzeneko emonaldietan giro berezia sortzea lortzen dabe. Esperimentazinoaren bidean beste pausu bat emoteko gogoagaz, Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek oraingoan izotzagaz egin gura dabe lan. Horretarako, euskal kulturearen musika-tresna zaharrenetarikoa hartu eta Terje Isungset, bertako musikariagaz batera, Kiruna ondoko Jukkarsjarvin herrian, izotzez egindako hotelean, Ice Hoteleko gela batean grabazino lanak egingo dabez.

Makilakaz oholean golpeak emonda, Kepa Junkera ta beste musikari garrantzitsu batzukaz kolaborazino lanetan ibili dan taldeak ‘Nomadak’ diskoa lantzen segiduko dau gure mugetatik urrun.