Jon Cortina jesuitea informazino bila Euskadin
Laurogehigarren hamarkadan, adopzinoan emondako ume horreen (gaur egun ez dira umeak jakina) arrastoak Europako eta Amerikako herrialde desbaerdinetan topau dabez, berbarako, Holandan, Frantzian, Guatemalan eta AEBetan. Egoerearen larritasunagaz jaubetuta, Cortinak bilaketeari ekitea erabagi eban, eta horrezaz ganera, El Salvadorreko gobernua Hego Amerikako Giza Eskubideen Auzitegira eroan dau.
Beste alde batetik, gaur egun, teknologia barriek arazo honetan eskaini leikien laguntzinoa aprobetxau gura izan dau Jon Cortinak. Hori dala ta, laster Sarean egongo dan web gunerako informazino bila etorri da Euskadira.
Atxapunte
El Salvadorreko gerran desagertutako umeak topetako alkarteko burua, Jon Cortina, laguntzino bila etorri da gurera. Jesuita bilbotarrak hamar urte daroaz gerra haretan ostu eta adopzinoan emon ebezan neska-mutilak topetan. Ordutik hona, 35.000 umeren txostenak ikertu eta euren arrastoari segidu ostean, 256 kasu argitu ditu, adopzinoan hartu ebezan familien direkzinoak lortu ostean. Kasu horreetatik, baina, 36 hilda dagoz. Halan da be, beste guztiak familia biologikoakaz alkartu dauz. Dana dala, Elkartearen helburua ez da topau barri dan personea familia horregaz joatea. Cortina eta bere beharreko kideentzako sasoi haretan euren jaioterrietatik urrun eroan ebezan umeak nondik datozen jakitea da helburu nagusia.