Zinea  III. urtea // 44. zenbakia - 2004ko zezeilak 16

21 grams


Alejandro Gonzalez IƱarritu mexikarrak arrakasta handia eskuratu eban 'Amores perros' film gogor eta indartsuari esker. Horren ondorioz, zuzendariak eta Guillermo Arriaga gidoilariak Hollywoodera salto egin eta bertan Oscar sarietarako makina bat izendapen lortu dituan lana aurkeztu deuskue. Pelikula honetan patuak loturiko hiru personen bizimodu gogor eta mingarria azalduko deusku, gizakion minik handi eta mingotsena agiri-agirian jarriz.

'21 grams' drama gogor eta bortitza da, aparteko interesik ez ei dauen gidoi bat zuztarretik aldatzeko gauza izan dana. Amaierara ailegau arte, flash back-ez jositako filma ikusi ahal izango dozue, eta puzzle narratibo horrek interesgarritasuna eta indarra emoten badeutso be, hiru protagonisten benetako izakeran sartzea galazoten dau. Ganera, egoerearen gogorra onartuta be, personaien eta film osoaren dramatismoaren frenesia neurriz kanpokoa izango da momentu batzuetan.

Bestalde, antzezleen jarduna azpimarratu beharra dago; Sean Penn-ek eta Del Toro-k zoragarri antzeztuko ditue euren pertsonaiak; ez da harritzekoa, beraz, Oscar sarietarako jadetsi dituen izendapenak. Ikusleei mina erraietatik ataraten jakela sinistu eragiteko gauza izan dira, noraezean dabilz, galduta eta suminduta. Antzezpenak bene-benetan ederrak dira.

'21 grams' harritu eta hunkitzen gaituan filma da. Baina, nire eretxiz, dramatismoak ganezka egiten dau, neurriz kanpo eta horrek lar kargetan dau filmaren erritmoa eta mamina. Aukera ona izan arren, gogorraren gogorraz erdibidean geratzen dalako sentsazinoa izango dozue.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Alejandro Gonzalez IƱarritu.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 125 minutu.
- Antzezleak: Sean Penn (Paul), Benicio Del Toro (Jack Jordan), Naomi Watts (Christina), Charlotte Gainsbourg (Mary Rivers), Melissa Leo (Marianne Jordan), Clea DuVall (Claudia), Danny Huston (Michael), Carly Nahon (Katie), Claire Pakis (Laura), Marc Thomas Russo (Freddy), Teresa Delgado (Gina).
- Gidoia: Guillermo Arriaga.