Zaharrak Berri Tour
Bertsotan lehenagoko ohitura zaharrean
Gaijartzaileen ganean ez dabe lora ederrik botaten: ez daukie gustuko ordu beteko saio batean eskola bateko irakaslea, zakar arteko arratoia, alaba drogazale baten ama eta igogailu bateko bentiladorea izatea. Ez daukie gogorik euren arteko laguntasuna jendaurrean eteteko, edota euren egoera personala bertsoetatik kanpo ixteko. Kontestuari kantau gura dautsie, begi aurrean daukienari eta burutik pasetan jaken lehenengo gauzeari; neurri txikian edo handian, alkarrizketan jarduten dabe hirurek. Silveira tabernaria dala, Fredi parrandazalea... alkarren trapu lohiak jendaurrean eskegiten dabez, tapetako gauza gitxi daukiela erakusteko.
Euskal Herriko bertsolariek jorratu leikien beste bide bat da hau; izan be, sano zabalduta dago gaur egungo bertsolari gazteek ez daukiela plazarik eta eskaintzea eskaria baino handiagoa dala. Hiru bertsolari honeek erakutsi deuskuen legez, norberak bere lekua topau behar dau mundu honetan, eta Txapel Bete Bertso ekimenagaz batera, bertsolaritzeak oraindino erabili bako baliabide asko daukazala ikus leiteke gero eta argiago. Agian ez da dana frontoi beteko edo plaza bateko saioz osotutako errealidadea izango; akaso bertsolaritzeak aberasteko bidea izateari itxi beharko deutso, baina kontua da hamaika aukera oraindino jorratu barik dagozala Euskal Herrian.
Zaharrak Berri Tour-ek saio tradizionalen beste alternatiba bat ikusteko aukerea emoten dau, plazarik plaza dabizen hiru bertsolari parajetik ezagutzeko parada. Ez dagiala inork esan bertsolaritzea gustetan ez jakonik, eskaintzea gero eta zabalagoa dalako, eta hori dana, zaharrak barrituz.
Xabier Paia
Santa Ageda bezperea horren paraje daukagun sasoi honetan, bada, martiriarenaz ganera, hamaika ohitura jagon gura dauan beste hainbat gazte. Horreen artean, bertsolaritzeari jagokon beharrari ekarpen zahar barri bat egin gura izan deutsien hiru mutil: Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga. Bakotxa lurralde batekoa (Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoa, hurrenez hurren), urtearen hasikereagaz batera ekimen barria hasi dabe euren historia bertsolaristikoan.
Gabonetako oporren bueltan Zestoako Uztapide plazan batu ziran goiz lainotsu batean. Ezin esan neike Zestoa aitatutako hiru bertsolarien herrien arteko erdiko puntua danik, baina arrazoi bat baino gehiago egon zan euren ekimenaren prentsaurrekoa bertan egiteko.
Euren esanetan, gau baten, izara eta maindire artean lotan egozala, ames artean Uztapide agertu jakien hiru bertsolariei. Basarrik bertsolaritzea formaldu, profesionalizau eta tabladuratu ebala esan eutsien, eta horrek gauza on asko emon eutsiela... baina bazala sasoia bertsolaritzea atzera tabernara eroateko. “Basarrik bertsolaritzea tabernatik atara eban, baina orain bertsolariak egarri gara” pentsau eben eurek be, eta historiako bertsolaririk handienetako baten esanari men egitea erabagi eben.
Izan be, gaur egun jakin geinkenaren arabera, bertsolaritzearen historiak mende erdi badauka, eta 500 urte horreetatik 420 taberna eta sagardotegian pasa ebazan bertsolariak. Azken larogei urteetan, ostera, gero eta saio gitxiago egon dira upel artean edo barra ondoan; ez behintzat lehengo ohitura zaharrean egiten zan legez.
Fredik, Xabierrek eta Jokinek bertsotan ezagutu eben alkar; behin baino gehiagotan alkarregaz kantau ostean, akaburako pentsau eben polita izango zala euren artean Zaharrak Berri Tour lako ekimen bat antolatzea. Zortzi saio aurreikusi ebezan Euskal Herriko lurraldetasuna kontuan hartuta: Donostian hasita, Azpeitian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen kantau izan dabe orain arte. Argitu dagidan tabernatan eta gaztetxetan be ibili dirala.