Zinea  III. urtea // 43. zenbakia

Oscarren izendapenetan Eraztunen Jauna erregea


Eta ezusteko gehiago

Alejandro Gonzalez IƱarritu mexikarrak Hollywood-en egindako lehenengo filmak, '21 gramo' izenekoak, kategoria bitan sailkatzea lortu dau, bigarren mailako antzezlerik onenaren kategorian (Benicio del Toro) eta aktoresarik onenaren sarian (Naomi Watts), hatan be.

Bien bitartean, Brasilgo 'Jainko bako Uria' filmak aurkezpen ekitaldira hurreratutako ikusle guztiak harritu zituan, lau hautagaitza eskuratu zitualako, horren barruan zuzendarik onenaren sarirako kategoria (Fernando Meirelles).

Azken buruan, izendapenak egiteko ekitaldia Frank Pierson Akademiako zuzendariak eta Sigourney Weaver antzezleak aurkeztu eben. Dana dala, zezeilaren 29ra arte itxaron behar izango da, sariak nork eskuratuko dituan jakin ahal izateko. Aurten, inoiz baino arinago Superbowl finalagaz bat ez egiteko.

Joseba Terreros

J.R.R. Tolkien-en elaberrian oinarrituriko trilogia epikoaren azken alea faboritoa izango da aurtengo Oscarretan, 11 sari jasoteko aukerea izango dauelako, horreen artean, besteak beste, zuzendaririk onenari eta egokitutako gidoirik onenari emoten jakozan sariak.

Antzezpenaren arloan, Hollywood-eko Arte eta Zientzia Zinematografikoetako Akademiak 'Mystic River' pelikulea saritu gura izan eban. Sean Penn antzezlerik onenaren kategoriarako aukeratu eben, Tim Robins bigarren mailako aktorerik onenari emoten jakon sarirako eta Marcia Gay Harden bigarren mailako aktoresarik onenaren izendapenerako. Ganera, Clint Eastwood zuzendaririk onenaren Oscarra eskuratzeko hautagaien zerrendan dago.

Azkenik, filmik onenaren sarian hiru film eukiko doguz alkarren lehian: Sofia Coppolak zuzendutako 'Lost in Translation', 'Master & Comander' entzutetsua eta 'Seabiscuit'.

Ezustekoak

Antzezlerik onenaren kategorian Penn, Renee Zellweger, Diane Keaton, Johnny Depp eta Jude Law izango dira. Edozelan be, epaimahaiak Nicole Kidman, Russell Crow, Tom Cruise eta Jack Nicholson baztertu ditu.

Zeelanda Barriko Keisha Castle-Hughes antzezlea, hamahiru urtekoa, Oscarren 76. edizino honetako ezusteetariko bat izan da. Antzezlerik onenaren sariaren norgehiagokan izango da, 'Whale Rider' film idenpendientean egindako lan protagonisteari esker. Castle-Hughes historia osoan sari honetarako aukeratu daben personarik gazteena da, Isabilee Adjani-k 1976an 20 urtegaz jadetsitako errekorra apurtuz.