Jan-edanak  III. urtea // 43. zenbakia

Profiterolak esne-tela eta txokolate beroagaz


Zelan egin:

Lehenengo profiterolak egingo doguz. Lapiko batean ura eta gurina jarriko doguz sutan. Gurina berotasunagaz desegiten danean, uruna ganeratuko deutsagu eta dana indarrez irabiau, masa konpaktu bat lortu arte. Horretarako, sutan jarriko dogu eta maseak ez dau lapikoaren hormetan geratu behar. Hau da pausurik inportanteenetarikoa. Segiduan, lapikoa surtatik atara eta arrautzak banaka botaten joango gara irabietan itxi barik. Ostean, masea 'manga pastelera' batean jarriko dogu, muturtxu kiribildu bategaz formea emon eta laban sartzeko.

Labako plaka hotz baten gainean kipula-papela jarriko dogu masea inkau ez daiten. Mangea erabiliz, multzotan ipiniko dogu, bata bestearen ondotik bi edo hiru hatzamarreko tarteagaz (masea handitu egiten da ta). Gero, labea 180 bat gradutan ipiniko dogu berotzen.

Dana prest daukagunean, laban sartu eta adi egongo gara, labaren arabera hamar bat minututan eginda egongo da ta. Ostean, labatik atara eta hotzitzen itxiko dogu.

Bitartean, txokolate-saltsea egingo dogu. Horretarako, osogai guztiak lapiko baten jarri eta maribainutan itxiko dogu surtan.

Amaitzeko, esne-telea preparauko dogu. Hotz dagoala azukereagaz nahastau eta dana irabiauko dogu, montau arte.

Azken buruan, profiterolak esne-teleagaz barrubeteko doguz eta ganetik txokolate saltseagaz buzti. On egin!

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Kaixo irakurleok. Badoa astiro-astiro urtea aurrerantza eta honezkero ahaztuta doguz gabonak, zezeilean gagoz eta. Beraz, gabonetako tripakadak bajatu diralakoan, hasi gaitezan postre gozo batzuk preparetan. Goazen ba suetera eta San Blasak ospatzeko profiterol edota 'txutxo' batzuk egingo doguz. Esne-teleagaz barrubeteko doguz eta gero txokolate saltsa beroagaz tapau.

Lehenengo-lehenengo, jantzi amantal handi bat, postreak preparetako orduan asko lohitzen gara eta. Ondoren, sartu gaitezan eskaratzean bildurrik barik. Profiterolak egitea oso gauza erreza da eta emongo deutsuedan errezeteagaz ez dozue arazorik izango. Hori bai, pausuak behar bezela egin behar dirala argi eta garbi esan behar deutsuet, bestela ez diralako ondo atarako eta egin dogun lan guztia alperrekoa izango dalako. Zuhur ibili beraz, atentzino handia jarriko dogu, pausuak behar dan moduan emoteko.

Profiterolak esne-tela eta txokolate beroagaz

Osogaiak:

Profiterolak egiteko:

- Litro eta erdi ur.
- 200 gr. gurin.
- 350 gr. urun.
- Sei arrautza.

Esne-telea egiteko:

- Litro erdi esne-tela.
- 75 gr. azukerea.

Txokolate saltsea egiteko:

- 200 gr. txokolate gozo.
- 100 gr. txokolate mingots.
- 75 gr. gurin.