Pitxurritu, Sevillako Euskal Etxe barria
Hori guztia aurrera atara ahal izateko turismo bulego legez erabili daiteken lokal baten bila dabilz eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailagaz be hartu-emonetan dagoz daborduko.
Azken buruan, Pitxurritu, Sevillako Euskal Etxearen ganeko informazino gehiago behar izan ezkero, idatzi zure mezua eta ondoko helbidera bialdu: euskaletxeasevilla@VLPCSCA.COM
Bizkaie!
Oraindino asmoa baino ez da baina ideiak argi dagoz eta segurutik laster zabalduko ditu ateak Sevillako Euskal Etxeak. Oraingoz 200 bazkide inguru dira baina Sevillan 2500 euskaldun ei dago eta hile batzuk barru bazkideak 400 bat izatea espero dau Fernando de la Fuente Martinez, bultzatzaile nagusiak. Bazkideak erakarteko jentaurreko aurkezpenak egin dabez dagoeneko eta jentearen erantzuna espero ebena baino hobea izan da.
Topagune izatea da helburu nagusienetakoa, Sevilla eta inguruetan bizi diran euskaldunentzako zein urian bisitan dagozan euskaldunentzako topagune hain zuzen be. Pitxurruti Euskal Etxearen bultzatzaileek era guztietako zerbitzuak eskaini gura dabez, besteak beste, kirolak, ibilaldiak, jardunaldi gastronomikoak edota berbaldiak; horrezaz ganera, Sevillan dagozan Euskadiko enpresei be zeozelako zerbitzua, laguntasuna edo kolaborazinoa ez eze, baita aholkularitzea be emon gura deutsie; esangura horretan, enpresa, erakunde, enpresa-alkarte eta enparauei beharrezko informazinoa helarazo jake.