Hiru klasiko
Gotzon Uribe
AL GREEN. “I cant’ stop”. Blue Note-Emi
Sasoi bateko soul doinuak maite dozuezanontzat disko sano gomendagarria. Klasikoen artean sartuko geunke. Urte asko pasau dira azken diskoa atara ebanetik eta orain disko eder bategaz bueltan da. Soul lasaia, fina eta elegantea. Ez zarie damutuko.
JOE STRUMMER & THE MESCALEROS. “Streetcore”. Mastertrax.
The Clash taldeko Joe Strumer-ek hil aurretik bere Mescaleros taldeagaz grabautako disko gomendagarria. Bitxikeri moduan, Bob Marley-ren “Redemption Song” kantuaren bersino zoragarria bertan dagoala esan behar deutsuet.
RICKIE LEE JONES. “Evening Of My Best Day”. V2.
Chicagoko kantariaren lan barria. Diskoan hainbat goi mailako musikari topauko dozuez: Ruper Ordorikaren laguna eta oƱatiarraren disko batzuetan parte hartu dauan Kenny Wollesen bateria-jolea, Ben Harper, Bill Frissel, David Hidalgo edo Grant Lee Phillips. Folk eta country-folk doinuak blues musikeagaz maisutasunez buztartzen dira berton.