Jan-edanak  III. urtea // 42. zenbakia - 2004ko urtarrilak 15

Ardao-ontziak


Ardao botila mueta asko dagoz eta bakotxak bere perfilak ditu, baina gehien bat lau botila-mueta erabilten dira:

-Bordelesa: esan leiteke gehien erabilten dana dala, batez be urteko ardao baltzagaz eta zahartutakoagaz. Sorbalda zabalak ditu. Mueta honen barruan luzeagoak eta laburragoak topau geinkez.

-BorgoƱesa: bordelesaren antzekoa da baina “sorbalda jausikoa”. Ardao baltz eta zuriekaz erabilten da gehien bat.

-Rhin: altua, elegantea. Batez be ardao gazteakaz erabilten da: gorriak, zuriak eta txinpartadunak. Euskal Herrian txakolina botilaratzeko asko erabilten da.

- Apardunakaz erabilten diranak: cavak eta txanpainak botilaratzeko erabilten dira. Besteak baino lodiagoak dira eta azpialdean enbudo antzeko bat daukie apardunaren CO2 edo gasaren presinoari eusteko.

Botileak zelako neurria daukan kontuan hartuta izena be desbardina da:

Magnum 1,5 l
Jeroboam 3 l
Rehoboam 4,5 l
Matusalem 6 l
Salmanazar 9 l
Baltasar 12 l
Nabbuccodonosor 15 l
Salomon 8 l

Ikusten dozuenez, izenotako batzuk Bibliatik hartuta dagoz; Jeroboam (Israelgo lehenengo errege izandakoa); Matusalen (969 urte bizi izan zana); Salmanasar (Asiriako bost erregek hartu eben izena); Baltasar (Errege Magoa) eta Nabucodonosor (Babilonian 50 urtez errege izan zana).

Egia esan, ez dakit zergaitik aukeratu ziran izen horreek, baina jakiten dodanean, duda barik, horretaz be idatziko deutsuet.

Mikel Garaizabal,
enologoa eta sommelierra.

Azken boladan, gure gizartean diseinuak garrantzi handia hartu dau. Danok dakigun legez, ardao gehiena beirazko botiletan komerzializetan da (badago beste ontzi mueta batzutan komerzializetan dan ardaoa be, baina ez da izaten normala, izan be, kalidadeko ardaoak ez dira beira ez dan ontzietan komerzializetan), eta honeek itxura eta neurri desbardinetakoak izan daitekez. Beirazko botilen historia eta egungo muetak zeintzuk diran azalduko deutsuet.

Kristo aurreko IV. mendea baino lehenago egiptoarrak hasi ziran beira lehenengoz erabilten. Beranduago, erromatarren sasoian, botilea balio handiko gauzak gordeteko erabilten zan, orio perfumatuak berbarako. Beirazko botilea egitea lan handia eta karua zanez, goi-mailako gizarteek baino ez eben erabilten; kaleko jenteak, ostera, buztinezko, larruzko edo egurrezko ontziak erabilten ebazan.

XIX. mendean, klase desbardinetako botilak hasi ziran ikusten, gaur egunera arte ailegau diranen antzekoak. Egun, berbarako, lurralde bateko ardaoak (Oportoak edo Jerezekoak) edo upeldegi batzuek, botila identifikatiboak erabilten dabez.

Botila-diseinuaren aldetik italiarrak jaun eta jaube dira, eta adibide moduan grappa destilatuak daukaguz. Halan da be, prestigio handiko egileek baztertu egiten dabez diseinu oso barritzaileko botilak, euren betiko botilakaz segiduteko.

Ardao botila arruntenak 75 zl-koak izaten dira, baina askotan, gero eta gitxiago edaten dalako edo, handiegiak iruditzen jakuz eta hegazkinetan emoten deuskuezan 37,5 zl-koak barriz, txikiegiak. Hori dala ta, upeldegiak 50 zl-ko ardao botilak egiten hasi dira.

Azken ikerketen arabera, botilearen koloreak be garrantzi handia dauka, argi-izpiek eragiten daben oxidazinoak ardaoaren kolorea aldatu ahal dabelako. Ikerketa horreetan jakitera emon eben ardao zuria botila zurian ipinita argi-izpiak pasetan dirala. Horrek eragina dauka dastamenean, batetik ardaoa oxidau egiten dalako eta bestetik egiturea emoten deutsolako. Ostera, ardao bera botila berde, berde-urdin edo anbar kolorekoetan ipiniko bageunke ez leuke ezelako aldaketarik eukiko. Horregaitik erabilten dira egun dendetan botila berdexkak, izpi ultramoreek ardaoari kalterik ez egiteko.