Zinea  III. urtea // 42. zenbakia - 2004ko urtarrilak 15

Finding Nemo


Marlin arrainak desagertutako semea topetako odiseak ez deusku deskantsetan itxiko segundo bakar baten be. Eta ez nabil erritmo bizi baten ganean berba egiten, ezpada film honetan agiri diran milaka zehetasun eta bereizgarriren inguruan; izan be, fikzinoa ona izan daiten, egoera batetik bestera eroan behar gaitu, pelikulearen harian konturatu barik murgilduz.

Pelikulearen arduradunek lan digital hau bereiztu dabe Disneyren film klasikoetatik, sorkuntza behar ikusgarria eginaz; era horretara, ez dabe izaki antropomorfiko arrarorik behar izan, gure gizartearen isla metaforiko bat egin ahal izateko.

Finding Nemo pelikulan alkarrizketa bikainak, topaketa gomutagarriak, era guztietako irudi koherenteak eta makina bat bitxikeria ikusi ahal izango dozuez. Egia esan, marrazkiek benetako arimea dabela eta bizi-bizi dagozala begitanduko jatzue; errealismo ikaragarri baten aurrean zagozela pentsauko dozue, protagonista honeen gizatasuna gurea baino handiagoa dalako. Barriro jakin ahal izango dozue zer dan benetako bidaia bat, zelako emozinoa sentiduten dan ezezagunari aurre egitean eta zein erakargarria dan desbardina topetea.

Bene-benetan film gomendagarria eta polita, eta ez bakarrik umeakaz batera ikusteko, baina, bai beharbada, umeen begiakaz.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Andrew Stanton eta Lee Unkrich.
- Herrialdea: AEB.
- Pertsonaiak: Nemo, Marlin, Dory, Gill, Bloat, Peach, Gurgle, Bubbles, Nigel, Crush, Coral, Chum, Pearl, Bruce...
- Gidoia: Andrew Stanton, Bob Peterson eta David Reynolds.
- Iraupena: 100 minutu.